|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?© cc-by-sa Goio Arana ¦ 2009-09-03 ¦ 11:13 ¦ masai-ikastaroaEroskik etxez etxe banatu duen azken publizitate-liburuxkan eskaintza berezi batekin opor-ostean laguntzeko asmoa azaldu du. Euskarazko bertsioa irakurriz gero baina, ez dena erraza antzematea zertan laguntzea nahi digun kooperatibak. Horrela dio hieroglifo itxura hartzen duen kanpainaren leloak:
Eguneraketa, osteguna: Eroskik akatsa onartu eta barkamena eskatu du Sustatura bidalitako erantzunean. Dena argiagoa ikusten da, ordea, oinarrian dagoen gaztelerazko bertsio ikusterakoan...
Ez da euskaldunak, behintzat, lasaitzeko moduko kanpaina. Erantzunak#1. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?zubieta ¦ 2009-08-31 ¦ 09:19Eroskik ustekabekorik ez. Publizitate aldetik ez ezik, antolamendu osoan ere erdalzalea izan da enpresa hori bere historia osoan. Espainieraren erabilera exijitu izan du baina, euskarari dagokionez, zeroren hurrena: ez etiketak, ez fakturak, ez kontratuak, ez emaniko hitza (Urbil zentroaz ari gara)... #2. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?Josu Mendicute ¦ 2009-08-31 ¦ 09:31Zubietak bukaeran esandako hori ez da, ba, nik daukadan irudia. Eibarko Eroskiko zerbitzariekin gehienetan euskaraz egin izan dudala esango nuke... Guztioi desio dizuet "opor-ondorengo es3" hori ez izatea, irakurri dudanez bere bizitzarekin pozik ez daudenek jasaten dute-eta... tira, aurten Eroskiren laguntza izango dute, behintzat. :-) #3. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?Asier ¦ 2009-08-31 ¦ 15:14Eroski zerekin konparatzen den... Nik oraintxe berean sinatuko nuke Iruñeko saltoki guztiek (handiek zein txikiek) Eroskiren hizkuntza politika "negargarria" izatea. #4. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?Goio Arana ¦ 2009-08-31 ¦ 16:19Euskararen eta beste hizkuntzen erabilerari dagokionez, nik neuk uste dut Eroskik erakusten duela beste hipermerkatu guztiak (Carrefour, Alcampo, Lidl, Dia, Erkoreka, El Corte Ingles...) bilduta baino errespetu handiagoa. Ikusi besterik ez dago Eroskiren produktuen etiketak, publizitate-kanpainak (salbuespenak salbuespen!), argitalpen desberdinak, iragarkiak eta, orokorrean, kanpo-komunikazio osoa. #5. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?Bittor Hidalgo ¦ 2009-08-31 ¦ 22:43Ni ere, egia esan, inorekin baino erosoago sentitu izan naiz beti Eroskik produktu zuriekin izan duen hizkuntz politika pluralarekin, bestelakoan gure artean ezezaguna. Baita ere, noski, Consumer aldizkariarekin. Dena hobetu liteke, noski. Baina ... #6. Lertxundik ere aipagaiIban Arantzabal ¦ 2009-09-01 ¦ 16:18Hitz beste atalean ere aipagai izan da "atzoko Sustatun" Goio Aranak ateratako artikulua. #7. Eroskik H1N1ekin lagunduko ote digu?Goio Arana ¦ 2009-09-01 ¦ 20:20Agerian geratu da Eroskik, oraingoan, ez duela ES3aren leloarekin asmatu, batez ere, bezero gehienok ikustea nahi genuen eskaintza beste honako hau zenean:
#8. Publizitate-ideia ulertezinaIosu Sanz, Eroski ¦ 2009-09-03 ¦ 10:25Eroski kooperatibak bere gain hartu ditu publizitate-iragarki batengatik kontsumitzaileek egin dituzten kritikak, iragarki hori gaztelaniaz sortutakoa da eta hitzez hitzeko itzulpena egiteagatik euskaraz erabat ulertezina da. Aldi berean, eskerrak eman nahi dizkiegu horren berri eman diguten guztiei. Ekarpen horiek mesedegarriak izango dira euskara behar bezala erabiltzeko. Tamalez, eslogan hori duten argitalpen batzuk eginak daude eta banatzen ari gara, horrenbestez datozen egunetan ere azalduko direla esan behar dizuegu. Oraindik argitaratu gabe ditugunetan neurriak hartu ditugu hori aldatzeko. Horregatik guztiagatik, berriro barkamena eskatu nahi diegu mezu horrek min egin dien guztiei eta eskerrak eman iritzia azaldu digutenei. Iosu Sanz #9. Eskerrik asko EroskiIban Arantzabal ¦ 2009-09-03 ¦ 12:01Hain zuzen ere hauxe da egin beharko luketena komunikazioan dihardutenek. #10. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?zubieta ¦ 2009-09-03 ¦ 17:08Ederki. Dena ongi doa. Eroskik espainolez (eta Estatu espainoleko beste bi hizkuntza erromanikoz: katalan eta gailegoz) egokia den iragarkia egin du berriro ere ("Súbete al carro" hartan eta gainerako kanpaina denetan bezala). Ondoren, 40. urtean "Komunikazio Korporatiboen Arduradun" diharduen pertsona erdaldunak barkamenak eskatu, eskerrak eman eta... Eroskik beti bezain espainol segitu ahal izango du aurrerantzean ere. #11. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?Luistxo Fernandez ¦ 2009-09-03 ¦ 17:17Zubieta: Iosu Sanz euskalduna da. Erdalduna ere bai, irudikatzen dut, erdara bat edo gehiago hitz egiteko gauza izango dela dudarik ez baitut egiten. Izen-deiturekin sinatzen duen bati anonimotasunetik erantzutea oso itsusia iruditzen zait, bestalde. #12. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?Juanjo ¦ 2009-09-03 ¦ 17:45Agerian dago asko egin duela Eroskik azkenengo urteotan euskararen presentziaren alde, eta asko duela oraindik egiteko. #13. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?Iñigo Fernández Ostolaza ¦ 2009-09-04 ¦ 08:37Barkatu berandu baldin banator eztabaidara. Hobe izaten da, hala ere, berandu beranduegi baino. Horregatik, zinez txalogarria iruditzen zait komunikazio arduradun batek halako akatsa publikoki onartu eta konponbidean jartzea. Hala ere, uste dut hori baino are gehiago eskertuko genukeela akatsak gerta ez daitezen neurriak hartu eta irizpide eta prozesu argiak jarriko balituzte publizitatea euskaraz (ere) egiten duten enpresa eta erakundeetan. Irizpide onak proposatu dituzte dagoneko zeregin horretan lagundu nahian. Haiek aplikatzea besterik ez da falta, beranduegi baino lehen. #14. Re: Eroskik opor-ondorengoan lagundu nahi digu, baina zertan?zubieta ¦ 2009-09-05 ¦ 10:05"Erantzun artikulu nagusiari" dio letreroak, baina Luistxo Fernandezi soilik ihardetsi nahi diot oraingoan. Itsusia da, dudarik gabe, anonimotasunez gainerakoen akatsak agertzeko aitortzen zaigun eskubidetxoaz baliatzea. Beraz, espero dut horrelako zerbait adieraziko duzula Eroskik, Iberdrola, Euskaltelek edo, pertsonalizatzeko asmorik gabe, beste hainbat konpainia eta enpresak gurekin horrela jokatzen badute, orain arte bezala, alegia. Tamalez, aspaldi ohituak gaude geure izen-abizenak, telefono eta kontu zenbakia, helbidea eta beste datu pertsonal ugari, telefonoa eskegi bezain laster enpresa horretako zulo beltzak irentsiko duen "Iker" edo "Leire" izeneko bati horri. Erabat mozorroturik doazen polizien kasurik ez dut aipatuko, badaezpada. Ondo izan. Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Masai IkastaroaKaleko kartel batean ikusia behin: masai ikastaroa. Ez, ez zen Afrikako hizkuntza edo ohitura bat ikasteko, igurtzilaritza baizik. Atal honetan, euskararen agerpen publikoetan ikusitako disparateak bilduko ditugu.
Tankera honetako bitxikeria gehiago: Zuen ekarpenak: masai@sustatu.com Albiste gehiagomasai-ikastaroa gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|