Itzuli orri nagusira Bidali hau

Delorean eta musikaren negozio-eredu aldaketa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-08-30 ¦ 09:44 ¦ musika

Gauza berdina egiten duten talde asko daude, baina inork ez Deloreanek bezain ondo. Edo hori da behintzat abcNEWSek esan duena. Txalogarria talde zarauztarraren lana, baina aipagarria benetan musikaren negozio-ereduan eman den aldaketaz egiten duten hausnarketa.

Publizitatea

"Internet gabe hau dena ez zen izango posible. Erlazio zuzena jartzen du taldea eta entzuleen artean". Horrarte nobedaderik ez. Baina bai hemen: "Lehenengo kantak egiten dituzu, jendeak esaten du ondo dagoen edo ez, eta orduan etortzen dira disketxeak".

Hemen abcNewsen bideoa :

Erantzunak

#1. Re: Delorean eta musikaren negozio-eredu aldaketa

bertol ¦ 2009-08-30 ¦ 13:19

Benetan ikaragarria zarauztarrek lortutakoa. Musikazalen duela hilabete batzuk elkarrizketa egin genien.
http://musikazale.com/elkarrizketa-delorean/

#2. Bartzelona?

ibai ¦ 2009-08-30 ¦ 15:05

Agian gaizki entzun dut... baina, "from Barcelona"? Ez al dira ba zarauztarrak?

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea