|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Kobra-neskak© cc-by-sa Elena Laka ¦ 2009-11-27 ¦ 08:18 ¦ zer-erantziPagafantas filma ikusi duenak badaki zer den kobrarena egitea. Mutil bat neska baten aurrean zutik, musu bat emateko gerturatzen zaio. Eta neskak oinak aldendu barik, gerritik gora atzera egiten du, bere eta mutilaren arteko tartea areagotuz, ezinezko eginez arpegien arteko kontaktua, musurik ez beraz. Neskaren mugimendu horri esaten dio Pagafantasek kobrarena egitea. Donostian ere badaude kobra esaten dieten emakumeak. Ez gerritik gorako bihurgune hori egiten dutelako, ez sugegorriak direlako, ez pozoina dutelako. Ez. Kobra emakumeak modako boltsoak modak agintzen duen moduan eramaten dituztenak dira: it bag-a (horrela esaten zaio modako boltsoari) ukondoan zintzilik, ukondoa tolestuta eta eskua gora begira, eskumuturra atzeraka eta hatzamarrak aurreraka. Alegia, beso-eskumutur-eskuarekin kobra sugea gogora dakarren eitea egiten dute.
Kobra jarrera honek mugimendu nabarmena ematen dio eskuari, aurrera eta atzera mugitzeko askatasunarekin, eskuaurra erakutsi egiten da, edo mugimendu konplikatuago batean, eskuturra jiratu eta eseak egin daitezke esku osoarekin. Hizketan zabiltzala eskuaren atzera-aurrera horiek egiten badituzu, bitartean mugitu barik ukondotik zintzilik daukazun modako boltso handia, emakume fashion bat zara. Fashion eta kobra. Season-1.jpg 37KB (38340 byte) |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Albiste gehiagozer-erantzi gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|