Itzuli orri nagusira Bidali hau

Txoria txori, abeslari estatubatuar baten ahotan

© cc-by-sa  xuriken ¦ 2009-08-27 ¦ 09:40 ¦ musika

Katie D'Angelo estatubatuarrak abesti ezberdinen bertsioak interpretatu eta sareratzen ditu . Horien artean, Mikel Laboaren "Txoria Txori" mitikoa.

Erref.: Txoria txori, abeslari estatubatuar baten ahotan (www.youtube.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Txoria txori, abeslari estatubatuar baten ahotan

lua ¦ 2009-08-27 ¦ 20:26

Ea abesti zoragarri hau mundu guztian zabaltzen den.

#2. Txoria txori, oraingoan italiar baten ahotan

xuriken ¦ 2009-08-30 ¦ 18:55

ETBko albistegietan, Berria.infoko azalean eta Irratietan entzun ahal izan da Katie D'Angelok egindako "Txoria Txori" abestiaren bertsioa Sustatun agertu ostean. Baina D'Angelo ez da kantu hau abestu eta youtubera igo duen atzerritar bakarra. Italian, Marco Acca erromatarrak ere maiatz aldera sareratu zuen Laboaren kantuaren bertsioa.

#3. Atzerritar guztien ahoak eta ahotsak ez dira berdinak

ibnamzer ¦ 2009-09-01 ¦ 10:24

Banengoen ni!!!! Pasa den astean albiste hau SUSTATUn ikusi nuenean nere buruari esan nion: "honek mila buelta emanen ditu egun hauetan telebista eta irratsaioetan". Niri atzerritarra naizen aldetik, ez dit gauza handirik esaten estatubatuar batek kanta zoragarri hau abesten badu, guk Van Morrison edota Bob Dylan abeslarien kantak egiten dugunean lez. Bai, egia da, Laboa ez dela hain ezaguna mundu mailan, bainan ez euskalduna delakoz, baizik eta ez duelakoz hori bilatu.

Azken finean zergatik harritzen garen halakoetan?, hau da, zergatik beste batek euskaraz den edozein gauza esaten edo egiten badu hain da garrantzitsua euskaldunontzat?. Badirudi nolabaiteko onarpena, zilegitasuna, izana eta izena ematen digula italiar batek Txoria txori kanta abesten badu. Behar al dugu euskaldunok gisa honetako harribitxiak gurea munduan dagoela adierazteko?.

Gainera hola balitz onartuko nuke, bainan halakoetan nork abesten duen ere ba omen du bere interesa. Atzo bertan irratsaio batean entzun nuen Katie D'Angeloren bikotea euskal amerikanoa dela eta nonbait horrek badu irakurketa metafisikoa. Ez da gauza bera gertatu beste atzerritar batzuek euskal kantak abesten dutenean , Kepa Junkeraren azken diskoan kasu. Zergatik amerikar batek edota italiar batek abesten duenean ongi da eta abeslari espainiarrek egiten dutenean euskal prentsa eta bloggintza iraultzen da. Nik ez dut gustoko, pertsona bezala, Miguel Bosé, Loquillo, Victor Manuel eta Ana Belén, beste gauzen artean hiper progreak direlakoz, bainan ez dakit Katie d'Angelok zer dioen Guantanamoari buruz, edo Marco Accak Berlusconiren alde bozkatzen duenetz. Eta gainera bost axola zait!!!!!

Beraz, eta akitze aldera, nere irudikoz ongi da Euskal Kultura ezaguna izatea mundu osoan zehar, noren ahotan den galdetu gabe.

Andaluziako nire hilobek primeran abesten duten "oso ongi egiten duzulako, mugitu besoak olatuak bezala..." kanta ezaguna, edota Txatxamatxalinatxu tango zoragarria. Nire bidez ezagutu dute, naski, bainan ez dut uste garrantzia handirik duenik. Eta hala bada, grabatu eta youtubera bidaliko dut, egun batzuetako fama lortzeko euskal hedabideetan.

Zuek esan!!!

#4. Katie D'Angelo strikes back

xuriken ¦ 2009-09-15 ¦ 21:51

Katie D'Angelo Abeslari estatubatuarrak Txoria Txoriren bertsio, arrakastatsua egin ostean, bere abestietako bat euskaratzea erabaki du. Bizirik du izena eta bere lagun Ixone Villafruelaren laguntzaz itzuli du euskarara.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz