|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Txoria txori, abeslari estatubatuar baten ahotan© cc-by-sa xuriken ¦ 2009-08-27 ¦ 09:40 ¦ musikaKatie D'Angelo estatubatuarrak abesti ezberdinen bertsioak interpretatu eta sareratzen ditu . Horien artean, Mikel Laboaren "Txoria Txori" mitikoa. Erref.: Txoria txori, abeslari estatubatuar baten ahotan (www.youtube.com) Erantzunak#1. Re: Txoria txori, abeslari estatubatuar baten ahotanlua ¦ 2009-08-27 ¦ 20:26Ea abesti zoragarri hau mundu guztian zabaltzen den. #2. Txoria txori, oraingoan italiar baten ahotanxuriken ¦ 2009-08-30 ¦ 18:55ETBko albistegietan, Berria.infoko azalean eta Irratietan entzun ahal izan da Katie D'Angelok egindako "Txoria Txori" abestiaren bertsioa Sustatun agertu ostean. Baina D'Angelo ez da kantu hau abestu eta youtubera igo duen atzerritar bakarra. Italian, Marco Acca erromatarrak ere maiatz aldera sareratu zuen Laboaren kantuaren bertsioa. #3. Atzerritar guztien ahoak eta ahotsak ez dira berdinakibnamzer ¦ 2009-09-01 ¦ 10:24Banengoen ni!!!! Pasa den astean albiste hau SUSTATUn ikusi nuenean nere buruari esan nion: "honek mila buelta emanen ditu egun hauetan telebista eta irratsaioetan". Niri atzerritarra naizen aldetik, ez dit gauza handirik esaten estatubatuar batek kanta zoragarri hau abesten badu, guk Van Morrison edota Bob Dylan abeslarien kantak egiten dugunean lez. Bai, egia da, Laboa ez dela hain ezaguna mundu mailan, bainan ez euskalduna delakoz, baizik eta ez duelakoz hori bilatu. #4. Katie D'Angelo strikes backxuriken ¦ 2009-09-15 ¦ 21:51Katie D'Angelo Abeslari estatubatuarrak Txoria Txoriren bertsio, arrakastatsua egin ostean, bere abestietako bat euskaratzea erabaki du. Bizirik du izena eta bere lagun Ixone Villafruelaren laguntzaz itzuli du euskarara. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomusika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|