Teknologia albisteak
4

Bi telesail, nerdo-nerdoak

Erabiltzailearen aurpegia
Luistxo
2009-08-15 : 12:08

Uda honetan bi telesailekin ari naiz disfrutatzen. The Big Bang Theory telebista analogikoan ikusten dut, eta The IT Crowd, saretik jaitsitako kapituluetan. Ingelesez nerd esaten dioten pertsonak dira komedia histrioniko hauen protagonistak, teknofilo antisozial eta inadaptatuak...

The Big Bang Theory

The Big Bang Theory

CBSren produktua (ikus Wikipedia ere). Antena3 katean ematen dute asteburuetan, larunbat eta igandeetan, 13.00etan edo 13.30etan (ez dira oso finak ordutegiekin). Telesail amerikarra da, eta nerd klase berezi bat dira protagonistak: fisikari esperimentalak, ikaragarri azkarrak beren jakintzetan, baina abildade sozialik gabeak, gizajoak.

Bi pisukide dira protagonistak, Leo eta Sheldon. Aldameneko atean neska ilehori jator bat dute bizilagun, tabernaria, eta ezin bateraezinagoa bi mutilekin. Hala ere, ez dira gaizki konpontzen, eta telesailaren tramaren gakoetako bat da Leok neskari dio maitasuna.

Etxe horretan bizi direnez gain, beste bi fisikari lagun ere badituzte, Howard judua eta Rajesh hindua. Txirene samarrak hauek ere.

The IT Crowd

Channel4 eta Wikipedian. Aurrekoa ez bezala, hau britainiarra, eta umorean badakartza horrek bere ñabardurak. Agian bestea baino hiperbolikoagoa da, absurdoagoa. Kasu honetan, IT edo IKT departamentua da protagonista, eta han lan egiten dute hiru lagunak: bi informatikari (mutilak biak, Roy zabarra eta Moss ortopediko samarra), eta kasualitatez haiekin lanean jarri den Jen neska, ligatzeko garaian beste biak bezain inadaptatua, egia esanda.

Enpresako sotoan egiten dute lan gizagaixo hauek... Benetan grazia dute beren abenturek. Ez dakit hemen inguruko telebista digitalen batean ematen ote duten, baina hiru denboraldi eman omen dituzte Erresuma Batuan eta P2p sareetan erraz aurkituko dituzu saio guztiak. Ingelesezko originalak izanda, ez da zaila gaztelaniazko azpitituluak topatzea.

Erantzunak

Xabier S.
2009-08-17 : 15:05

Konturatu ez bazarete nerd estetika asko zabaltzen ari da trendy inguruetan. Nik behintzat horrelako jendea gero eta maizago ikusten dut modako tokietan.



Gero arte.

neu
2009-08-29 : 11:17

IT Crowd-en hirugarren denboraldiko azken kapituluan Nerd estetika modan egotea parodiatzen dute.

Pablol
2009-10-05 : 14:58

Luistxori:



The Big Bang Theory gazteleraz ikusten baduzu, biziki gomendatzen dizut Ingelesez ikustea. Izan ere, gazteleraz hitz-joko guztiak galtzen dira eta grazia asko galtzen du.

Luistxo
2009-10-05 : 15:20

Eskerrik asko iradokizunagatik, PabLOL. Lehen denboraldia osorik dut jaitsita... hasi naiz batzuk ikusten. Gaztelaniazko azpitituluekin.


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago