|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskitze eta Tolosaren arteko pilota partida ETB1en© cc-by-sa Urtzi ¦ 2009-08-05 ¦ 17:52 ¦ kirolaEuskal Telebistako prentsa bulegotik atzo bidalitako akatsa hainbat egunkaritan azaldu da gaur argitaratua. Eta Tolosa-Euskitze partida erakargarria iragarri digute: 22:20 PILOTA: ANDRE MARI ZURIAREN FERIA. “OLAIZOLA I-OTXANDORENA/ GONZALEZ-ARRUTI” ”RETEGI BI / BEROIZ” “EUSKITZE/ TOLOSA”. Eguneraketa, osteguna: Horra, Patxitraperok egindako argazkia:
Hala bidali zuten, baina hirugarren partida horren ordez Arretxe II.a-Urrrutikoetxea da Gasteizen jokatuko dutena. Pentsatzen dugu Xabier Euzkitze eta Josean Tolosa komentarioak egiten ibiliko direla. Baina nork daki? El Diario Vasco, Correo, Noticias de Gipuzkoa eta Gara egunkarietan ETB1eko programazioa begiratzen duenak Euskitze-Tolosa partida topatuko du. Egunkari horiei itsuan sinesten dienak (ETBko prentsa bulegoari egunkariek sinesten dieten bezala) gogo biziz jarriko du gaur telebista bertsolari-kazetaria eta pilotari erretiratuaren arteko partida ikusteko. Wazemank-ekoei behintzat jarri diete esketxerako gaia. Erantzunak#1. Re: Euskitze eta Tolosaren arteko pilota partida ETB1enlau t'erditik ¦ 2009-08-05 ¦ 22:28 EITBko zuzendari nagusi barriak zein zuzendariak oraindik ez dakite zeintzuk diren euren aurkezleen programak. #3. Re: Euskitze eta Tolosaren arteko pilota partida ETB1enJosu Torre ¦ 2009-08-06 ¦ 09:56Txiste modura hartzea zilegi litzateke udaro eta hedabide gehienetan utzitasunaren ondoren hainbeste aldiz gertatuko ez balitza. Errua ez da, dena den, iragarki hori bidali duen bekadunarena, EuSSSkitze bezala 20 urtetik gora etxe nagusi hortan dabilen norbaitena baizik. Kasu honetan gaitzerdi, protagonista biak ala biak iragartzen den partida hori gustora jokatuko luketelako #4. Euzkitzeren deklarazioak partidaren ondorenPatxitrapero ¦ 2009-08-06 ¦ 10:40Xabier EuZkitzek (despistatu peto hau ere etsita zegoen EuSkitze zala, eneeee... ), emandako iritzia hemen partidaren ondoren. Euskadi irratiko Faktoriak lortu du esklusiba. #5. Re: Euzkitzeren deklarazioak partidaren ondorenSustatu ¦ 2009-08-06 ¦ 11:08Eskerrik asko albistearen jarraipena egiteagatik, Patxitrapero. Adierazpenok zuzenean entzuteko, egin klik: #6. Re: Euskitze eta Tolosaren arteko pilota partida ETB1enKarloto ¦ 2009-08-07 ¦ 09:10Guk bagenekien Tolosarena ez zela egia, Joxan ordu horietan eta sieta garaian lo dagoelako beti-beti. Inoiz entzun al diozue iruzkinik pilota partidetan? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|