|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Puxiken arteko amodio istorioa© cc-by-sa xuriken ¦ 2009-08-04 ¦ 09:05 ¦ sexuaEuskaltuben argitaratutako bideo labur honetan puxiken arteko desleialtasun istorioa kontatzen da. Bideoaren egileek kredituetan alemanieraz sinatzen badute ere, badirudi Euskal Herrian egina dagoela (ikus kaleko planoetan etxeetako leihoetan ageri diren zapiak). Erref.: Puxiken arteko amodio istorioa (euskaltube.com) Erantzunak#1. Re: Puxiken arteko amodio istorioaMarkos Gimeno ¦ 2009-08-04 ¦ 10:15Bideo horrek 15/15 film festival-aren inguruan eginda ematen du. Berez, filme rally bat da, goizeko lehen orduan eskakizunak ematen dira eta 15 ordutan filmea egina egon behar du. Aurtengo eskakizunak ziren, alde batetik, lo importante es ser feliz esaldia eta bestetik puxikak. Hona jaialdiaren webgunea. #2. Re: Puxiken arteko amodio istorioaLuistxo ¦ 2009-08-04 ¦ 10:44Alemanierazko izen horiek ez ote dira goitizenak? Jürgen Sauerkraut horrek film laburren Huhezinema lehiaketara aurkeztu zuen beste zerbait. #3. Re: Puxiken arteko amodio istorioamuxugorri ¦ 2009-08-05 ¦ 09:18Bideoa, Markos Gimenok aipatutako nazioarteko jaialdirako egin zen eta irudian ikusten den kalea, Errenteria / Oreretako Goiko kalea da. Egilea, Xabi Hernandez Pendejo da eta Youtuben ikus daitezke bere gainerako lanak. #4. Re: Puxiken arteko amodio istorioaxuriken ¦ 2009-08-08 ¦ 12:24Euskaltuben ere kontua du Pendejok, eta hainbat bideo dauzka bertan ikusgai. #5. Re: Puxiken arteko amodio istorioabirasuegi ¦ 2009-08-08 ¦ 23:48Bideoa hiru aldiz ikusi dut, eta esango nuke bertan ikusten den kalea Errenteriako Goiko kalea dela. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagosexua gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|