Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ekaitz ehiztariak eta larunbateko euskal kostaldeko 'shelf cloud' ikaragarria

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-08-03 ¦ 11:04 ¦ eguraldia

Larunbat arratsaldez, abuztuak 1, Bizkaiko itsasotik Euskal Herrira sartu zen ekaitz fronte ikusgarriaren argazki sorta ederra argitaratu dute Cazatormentas.net webgunean. Imanol Zuaznabarrek Donostiako Igeldo auzotik egin zituen argazkiak. Webgune honetako ekaitz ehiztari zaletuen arabera, shelf cloud ekaitz ikaragarria izan zen asteburukoa.


© Imanol Zuaznabar

Erref.: Ekaitz ehiztariak eta larunbateko euskal kostaldeko 'shelf cloud' ikaragarria (www.cazatormentas.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Ekaitz ehiztariak eta larunbateko euskal kostaldeko 'shelf cloud' ikaragarria

Rafa ¦ 2009-08-03 ¦ 12:25

Ikaragarrizko irudiak. Eskertuko nuke norbaitek informazio gehiago emango balu, nola sortzen diren, arrunta den hori gertatzea, zerikusirik duen betiko galernekin... (bidenabar, DVk esan zuen atzo bezperakoa galerna izan zela, eta norbaitek berehala ukatu; zein da egia?)

Milesker

#2. Re: Ekaitz ehiztariak eta larunbateko euskal kostaldeko 'shelf cloud' ikaragarria

ehiztari ¦ 2009-08-03 ¦ 12:29

Ekaitz ikaragarria larunbatekoa, argazki ikaragarriak eta ehiza edarra Imanol Zuaznabarrena.

"Tras las tormentas cantabricas" izeneko argazki sorta eder honekin , Getxo inguruan ateratako argazkiekin osatua, AME-k antolatutako Meteoreportaje 2008 lehiaketa irabazi zuen Imanolek.

Zorionak!

"Tras las tormentas cantabricas" argazki erreportajearen mostra bat, ekaitza Getxo gainean:


© Imanol Zuaznabar

#3. Re: Ekaitz ehiztariak eta larunbateko euskal kostaldeko 'shelf cloud' ikaragarria

eitb.com-eko Eguraldia ¦ 2009-08-04 ¦ 14:11

Larunbatekoa ekaitza izan zen, fronte batek eragindakoa, ez galerna. Laguntzen badizu, guk galernak zer diren azaltzeko erreportajetxoa egin genuen: http://www.eitb.com/eguraldia/albisteak/osoa/198603/zer-da-galerna-batr/

Ondo segi!

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz