|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Google Wave-ko olatuak probatzen© Baimenarekin, cc-by-nc-sa Txus Sanchez ¦ 2009-07-22 ¦ 08:15 ¦ internetGoogle Wave erabiltzeko eskatu nuen kontua aktibatu egin didate. Ikusi eta segituan hasi naiz jolasten. Hona hemen iritziak.
Nola izango litzateke e-posta gaur egun asmatu izango balitz?
Pare bat wave hasi ondoren, ikusi dut honen potentziala. Nahi duzuna egin dezakezu, bai online, eta bai offline moduan. Denetarik ikusi dut: mapa bat ekitekatu/aldatu bi pertsonen artean eta momentu berean, foro baten bezalako flameak (baina denbora erralean, askoz ikusgarriagoa dela), eta jendea txateatzen txorakeriei buruz. Erabiltzaile bezala, oso pozik nago honek eman dezakeen potentziarekin, eta hainbat bot/gadget, etabar garatuko direlakoan nago. Momentu hontan ere, wavetiketa definitzen saiatzen ari dira zenbait erabiltzaileek, zeren komunikatzeko era berria denez, modalak ere adostu behar izango dira, waveekin lan egiterakoan kaos bat gerta ez dadin. Hau da, besteak beste, ikusi ahal duzun gaiak. Eta gauza berri bat bezala, orduak eta orduak eman ditzakezu pantaila aurrean waveak ikusten eta. Olatu bezala itzuliko zenukete euskarara? Beste kontu teknologiko batzuk Wave frogatzeko wave sandbox delakoa erabiltzen da, eta bezeroa HTML5an egina. hau da, Internet Explorer erabili ezkero, kanpoan zaude: Chrome, Firefox, eta Safari onartzen baino ez du. Bestalde, badago implementazio aske bat Djangon egina (plas plas plas) garatzaile batzuei esker. Iturria hemen. Robotak, pluginak etabar, beste egunen batean...
|
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|