|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Txandala eta takoidun zapatak© cc-by-sa leire narbaiza ¦ 2009-11-04 ¦ 07:20 ¦ zer-erantzi
Txandala eta takoiak ez dira justu gehien janzten ditudan arropak, ez elkarrekin, ez banatuta. Jende askori gustatzen zaio eroso egoteko txandala janztea, etxean, bidaiaren bat egiteko... niri neuri, ostera, kirola egiteko ez bada ez dut gustura erabiltzen. Eta takoien gainean, zer esan? Post oso bat daukat! Ez takorik ez txandalik erabili ez arren asko esan nezake arropa bi hauetaz. Hain zuzen ere oso gogoko ez ditudalako. Txandala eta takoidun zapaten konbinazioa hortera izatearen sinboloa da, edo gustu txarrarena. Egia esateko, pieza bi hauek ez dira ondo ezkontzen eta denok daukagu buruan aireportuan folklorikaren bat horrela jantzita; esate baterako, Rocio Jurado aireportuan, nonbaitetik iritsi berri, bere txandal arrosarekin, soldadore betaurrekoak (Pantoja estilokoak), takoi altuak, eta neguan.......Txatatatxan! Larruzko berokia! Kitsch aberatsen horteretan horterena! txandalatakoi.jpg 96KB (98412 byte) Erantzunak#1. Ternua prakak & Columbia botakarrikitaun ¦ 2009-11-04 ¦ 17:57Jo, behin Mexikoko lagun batek hauxe bota zidan: #2. Re: Txandala eta takoidun zapatakDesplazatua ¦ 2009-12-14 ¦ 21:53Martiriok bazuen abesti bat: "con mi chandal y mi taconé, arreglá pero informar":http://sindrogamico.blogspot.com/2009/04/con-mi-chandal-y-mis-tacones-arregla.html Ta, gernikan mutilek diñuen bermion andrak domeketan txandalian, eta dotore-dotore urtetzen diela ogi bila. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Zer ErantziZer erantzi: moda, estetika, estiloa... Estereotipoak borrokatzeko gogoz, hiru estilista: Elena Laka, Leire Narbaiza eta Amodio Jauna elastikoa.
Badakizu zuk ezer estiloaz edo estilo faltaz? Zure kamisetak, modak edo abarrak hemen agerrarazi nahi? Idatzi lotsa barik: erantzi@sustatu.com Albiste gehiagozer-erantzi gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|