Itzuli orri nagusira Bidali hau

Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-07-20 ¦ 13:02 ¦ hizkuntza-eskubideak

Iñaki Arruti soziolinguista eta Lasarte-Oriako Udaleko euskara teknikariak esperientzia txar bat izan zuen kontrol batean euskaraz jarduten saiatzeagatik ertzain batzuekin. Bi alabekin zegoen autoan, eta horrek bereziki mingots bihurtu zuen egoera deseroroa. Aste batzuen buruan, kontatzea erabaki du.

Erref.: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa (www.gipuzkoaeuskara.net)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

zubieta ¦ 2009-07-20 ¦ 13:24

Nik uste dut polizia hori jarri digutela gainerako poliziak jarri dizkiguten arrazoi berberengatik. Gu zanpa gaitzaten eta gora begiratzeko ere asmorik izan ez dezagun. Horrelako eskarmentuak denok, ugari, ditugun arren, hor doa gure azken aurrekoa: Zubietan, ekainaren 7ko ilunabarra. Hauteskundeak amaitu dira eta, kolegioa itxita, zortzi lagun kanpora goaz, etxera. Orduan EAEko polizia autonomiko horiek etorri eta, espainolez, ezinbestean. Ezinbestean? Ez! Buru zetorren emakume rubia hark bazekien euskeraz, baina ez zion umekeria horri garrantziarik eman. Guk gaizki hartu eta, zerbait esaten hasterakoan, hor hurreratu zaizkigu espainoltasun inoxidablearen zaindari beltzak, mehatxu-imintzioz. Besterik ez, baina... gau hartan ere, ohean bero sartzetik gertu ibili ginen. Orain berrogei urte bezala. Eskerrik asko, Arzalluz, Atutxa, Ardanza eta gainerako espainol koldar guztiak. Ez omen gabiltza desbideraturik, horregatik ere komisioak dirutan jasoko zenituztela sumatzen badugu.

#2. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

Pello ¦ 2009-07-20 ¦ 13:30

Niri duela gutxi ezkon paperak egitean antzeko zeozer gertatu zitzaidan, "baliabideak ez daudenez, nahiz eta zuk eskubidea izan gazteleraz ezkondu beharko zara" eta min gehien egin zidan esaldiarekin lagunduta "bestela justizi itzultzaile bat aurkitu eta zure poltsikotik ordaindu dezakezu, errusiar edo txinatarrek egiten duten bezala" guzti hau gazteleraz esanda noski.
Baina nire kasuan Arartekora jo eta beraiek gaia mugitzen hasi zirenean dena aldatu zen eta ezkontza askenean euskaraz egin genuen. Oso gustora gelditu ginen Arartekoaren eta justizi epaitegiko epailearekin ere egindako esfortzuagatik.
Duela egun batzuk nire familiko batek ertzain bati ea zergatik txapela ez zeraman galdetzean ere barre egiten erantzun zion harroputz aurpegi ikusgarri batekin. Txapela eramateak ere ez die grazi handirik egiten dirudienez.

#3. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

epetxepe ¦ 2009-07-20 ¦ 13:41

Nik uste, Osakidetzako ospitaleren batean ikusi dudan moduan, "Euskaraz badakit" moduko zerbait eraman behar luketela ertzainek (euskara ikasi bitartean),geu errazago urbiltzeko beraiengana. Baita ere, protokolo moduko bat egon beharko luke, Jaurlaritzaren partetik, aldez-aurretik galde dezaten ze hizkuntzetan zerbitzatuak izan nahi dugun eta bere kidearengana bidali horrela ezpada. Naturaltasunez, protokoloak diolako.

#4. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

Eñaut ¦ 2009-07-20 ¦ 13:47

Ongi etorria, Iñaki, "Ertzainek Euskararenganako Duten Gutxiespenaren Ondorioz Kaltetutakoen Klub"era. Noizbait bazkideen zerrenda bat egingo bagenu... a ze zerrenda luzea!

#5. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

Axier ¦ 2009-07-20 ¦ 14:40


Halakoxea da gure herria. Oraingo honetan Iñaki Arruti-ri pasa zaiolako da albiste. Goardia Zibilen kontroletan izandako estuasunak ere soilik "ezagun" direnek pairatzen dituztenean dira albiste. Tamalez diot, zeren hortan komunikabieek ere badute zeresana. "Ezaguna"k ez garenok pairatzen ditugu egunero makina bat gertaera eta haiek azalaratzeko ez "omen" dira albiste. Iñaki-ri esker ona adierazi hori bai, salatu duelako.

#6. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

Karloto ¦ 2009-07-20 ¦ 15:31

Euskaraz Mintzatu Nahi Izatearren Gasteizko Gobernu Kolpistaren Poliziak Kalteturikoen Klubeko fan bat naiz, hoolligan mailara iristen ez banaiz ere, arrazoi askorengatik. Horra bat: iazko martxoan Asisko Urmenetak eta beste batek Soraluzeko Gaztetxean hitzaldia eman zuten. Handik atera eta irteera non zen oilar gorriei euskaraz galdegiteagatik, bi ordu eta hogei minutu eduki zituzten auto barruan, goizaldeko ordu txikietan. Iazko Orioko San Nikolasetako jaietatik Donostia aldera itzultzean, Aginagako alkoholemia kontrolean Gazteizko polizia espainiar horiek gure autoa gelditu, alkohol arrastorik ez eta, guk zerbait euskaraz esatean, "Tranqui, tío, la has liao" arrapostu zigun, gugandik urrundu, beste norbaiten bila joan, ez dakit zeren plantak egin... ordu pasatxoa Aginagako paraje hartan. Etc, etc. Horretarako ordaintzen omen diegu soldata mozorrodun goardia zibil beltzei... Beltz edo Balz.

#7. Tamalez, zerrenda bukaezina izen leike

Iker ¦ 2009-07-21 ¦ 15:47

Norbaitek gorau aipatu dauen moduen zerrendie bukaezina izen leike, baina oso ondo deritzot halakuek salaketie. Neu, esaterako, oin dala 16 bat urte, 90eko hamarkadan, Debako jaixetan ertzainek atxilotu egin nindduten, esposa eta guzti eta Ondarroako komisaldegira eruen nindduten. Han, pare bat ordu pasau eta azkenien kalera. Baina, handik hilabete batzutara epaiketa euki nauen "resistencia a la autoridad y desorden publico"-ren akusaziopien (!!!)... Eta multa ordaindu ez nauenez, ba asteburu bat-edo pasau nauen "arresto domicilario"-uen.

Zer ete zan egin nauena? Ba, ertzainengana euskaraz zuzendu, eta ulertzen ez zoztienez, ba, amorratuta atxilotu eta kotxien komisaldegira eruen. Gaiñera, lotsagarrixena izen zan Ondarruko komisaldegixen pasau nittuen ixa bi orduetan danek erderaz egiten ebela, eta azkenien, ixa bi ordu pasauta, uniformatu bat etorri jatan oihuka oso modu txarrien berak euskaraz bazekixela esaten. Puff. Hori bada gu zaintziaz arduratu biher dan jentie...

#8. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

sapi ¦ 2009-07-30 ¦ 13:32

Bizitza osoan, mozkortuta egonda ere, ez litzaidake bururatuko polizia bati euskaraz egitea.

#9. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

Xabi ¦ 2009-11-24 ¦ 14:59

nik ere Ertzaintzaren kontrol batetan gazteleraz egin beharra pairatu behar izan nuen.

Egoera horri buruz galdera bota nuen bai Eusko Jaurlaritzako ELEBIDEra (Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Zerbitzura) eta bai EKINBIDEra (hiritarrek egiten dituzten ekimenak hartzeko, aztertzeko eta sustatzeko ardura duen Barne Saileko organora).

ELEBIDEtik azkar erantzun zidaten, hau gogoratuz:

Euskararen erabilera arautzen duen azaroaren 24ko 10/1982 Oinarrizko Legeak 5.2.a) eta 6.1 artikuluetan jasotzen duenez, herritar guztiek dute euskara eta gaztelania erabiltzeko eskubidea herri administrazioekin dituzten ahozko nahiz idatzizko harremanetan, baita arreta hautatutako hizkuntza berean jasotzekoa ere. Horretarako, beharrezko neurriak hartuko dira eskubide hori arian-arian bermatzeko.

Aipatutako legeak Ertzaintza behartzen du herritarrekiko harremanetan. Zentzu honetan, Ertzaintzan euskararen normalkuntza prozesua arautzen duen otsailaren 24ko 30/1998 Dekretuak hizkuntz betekizun horiei erantzuna emateko neurriak aurreikusten ditu, eta dekretu hau garatuz Ertzaintzan badago euskararen erabilera normalizatzeko barne plan bat.

Horrez gain nire kexak bideratzeko laguntza eskeini zidaten.

EKINBIDEn aldiz, erantzun bat emateko ezarrita duten 2 hilabeteko epea erantzunik gabe pasa ostean, telefonoz deitu behar izan nien. Telefonoz bestaldean zegoenak euskeraz ez zekienez, gazteleraz hitz egin behar izan nuen. Juxtu orduantxe nire eskariaren azterketa bukatu eta laister jasoko omen nuen erantzuna.

Erantzun hori jaso berri dut: lanean hari direla, normalkuntza prozesu bat abian dela, baina mailaz maila joan beharreko prozesu luze bat dela, ...

Hogeita zazpi urte lege hori lege denetik eta 11 urte Ertzaintzaren barne euskararen normalkuntza prozesua onartu eta abian jarri zenetik, ez dago hizkuntza eskubideak ez bermatzeko aitzakiarik.

Herritarron eskubide hori bermatuko duten neurriak har ditzaten, eta legea bete dezaten, saiakera honi eutsiko diot. Hain zaila al da kontrol bakoitzerako taldean gutxienez euskaraz dakien ertzain bat jartzea eta guk hala eskatu ezkero zerbitzu hori euskaraz jasotzea? Hori gutxienezkoa izan beharko litzateke, prozesu luzeei itxaron behar izan gabe.

Erantzun edo soluzio egoki bat jaso bitartean (luze joko duela apustu egingo nuke), kotxean herri administrazioekin harremanetan ditugun hizkuntza eskubideak jasotzen dituen lege horri buruzko textutxo hori eramango dut, kontrolen baten gelditua izan ezkero ezer esan aurretik erakusteko asmoz.

#10. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

eneko ¦ 2009-11-24 ¦ 15:15

Xabi: zure kexa Behatokira ere helarazi beharko zenuke.

#11. Re: Ertzainekin euskaraz jarduteagatik esperientzia mingotsa

Xabi ¦ 2009-11-24 ¦ 15:38

Milesker eneko zure iradokizunagaitik.

Bai, ezagutzen dut Behatokia, baina lehenengo herritar xume batek administrazioaren bide ofizialak erabiliz noraino hel daitekeen ikusi nahi dut. Pazientzia (edo burugogortasuna) lantzeko ariketa bat da hau.

Aurrerago, bide horiek agortu eta emaitzarik lortzen ezpadut, etorriko da Behatokia eta bestelakoetara jotzeko ordua.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

Hizkuntza eskubideak

Euskaldun gisa zure hizkuntza eskubideak urratuta ikusi badituzu, honako zerbitzu hauetara jo dezakezu:

 

 Nabigatu euskaraz