|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Laguntza eske: Elkarlanerako deia.© cc-by-sa Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Departamentua. ¦ 2009-07-20 ¦ 12:33 ¦ geografiaGureGipuzkoa.net-eko bildumetan Gipuzkoan bertan baina baita ere Gipuzkoaz at dauden makina bat kokapen daude eta horietako asko eta asko ezezagunak zaizkigu, horren ondorioz, erabiltzaileei eskaintzea daukagun argazkien inguruko informazioa motz geratzen da. Beraz, Kultura eta Euskara Departamendutik laguntza eske gatozkizue: Erabiltzaileok ezagutu ditzazkezuen inguruetako argazkien geokokapenak eta informazio osagarria proposatzerik ba al duzue? Horretarako GureGipuzkoan harpidetzea baino ez duzue. Esaten dugun informazio gabeziaren adibidetzat azpiko hauek aipatuko genituzke:
Eskerrikasko zuen ekarpenengatik! Erantzunak#1. Re: Laguntza eske: Elkarlanerako deia.Andoni Sagarna ¦ 2009-07-26 ¦ 19:42"Astigarragako sagardotegi ezezaguna" oina duen argazkia nire ustez ez dago Astigarragako sagardotegi batean, Usurbilgo Saizar sagardotegian baizik. #2. Re: Laguntza eske: Elkarlanerako deia.GipuzkoaKultura ¦ 2009-08-04 ¦ 16:48Eskerrikasko Andoni! Serie berberekoa den argazki honi ere kaso egiozu: "Txotx hau ez dago Astigarragan, Usurbilen baizik. SAIZAR sagardotegia da, hain juxtu ere. Bertan, ezkerretik bigarrena Esteban Lertxundi bertako nagusia da. Erdikoa Pedro MĒ Matxain "Ipularra" eta eskubitik bigarrena sagardotegiko langilea Patxi. Ezker ezkerrekoak, Mikel Atxagaren antza badu, garai hartan Usurbilen apaiz lanetan aritu bai zen gerora kazetari ezaguna dena." Jakoba erabiltzaileak ere zuk ematen duzun informazioa berresten du eta osatu ere bai. Eskerrikasko biei! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|