Itzuli orri nagusira Bidali hau

Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-07-19 ¦ 22:54 ¦ politika

Abertzale.eu-k gazteleraz aditzera eman duenez Aralar alderdiaren Irauli korrontekoek alderdia utziko dute. Aralarreko hainbat buruzagik sortu zuten 2006an, "Aralarren baitan ez ezik, ezker abertzale osoan" eragiteko. Aralarren hurrengo kongresuaren ardatza Estatutu berriak izango omen dira, eta ez, Iraulikoek nahi zuten bezala, beste alderdi abertzaleekin batasuna bilatzea.

Erref.: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute (www.abertzale.eu)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Disidente!

Eneko ¦ 2009-07-19 ¦ 22:40

Berriro gogora Monty Python-en Life of Brian filmeko pasartea:

#2. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Luistxo Fernandez ¦ 2009-07-20 ¦ 10:19

Uste dut arintasun gehiegirekin argitaratu dugula hau. Iruditzen zait Abertzale.eu webguneak antz handi samarra duela *confidencial espaņol* politiko horiena: zurrumurruak eta funts gutxiko notiziak askotan.

#3. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Lontxo ¦ 2009-07-20 ¦ 11:06

Funts gutxikoa?

M6o tankeak euskal herrira eramaten ditu defentsa ministerioak melillako basetik. Egun Batzuk geroago prentsan agertzen da.

Sacyr Vallehermosoren arazo ekonomikoak, egun batzuk geroago asteko albiste ekonomikoa eta beherakada izugarria burtsan.

Bolueta planaren geldikuntza, ondoren PSE-K erabili zuen informazioa EAJ eta IU-ren kontra jotzeko.

PSE eta PNV-ren arteko akordioa EITB-ko zuzendaria adosteko. Izena azkenean aldatu zen, baina EAJ argitu zuen egia zela izkutuko akordioa zutela.

Zatiketa Ezker Batuan. Bi aste lehenago aurreratu zuen abertzale.eu bananduko zirela eta erregistratua zegoela alderdia eibarren.

Gobiernodecambioeneuskadi.org webgunearen akatsak ordu gutxitara aurreratu zituen.

Zurrumurruak? Funts gutxi?

#4. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Iraulikide ¦ 2009-07-20 ¦ 11:24

Hemen publikatu den albistea irakurri ondoren, beste Iraulikide batzuekin kontaktuan jarri naz eta inork ez daki ezer asunto honetaz. Aralarkide eta Iraulikide naz sorreratik eta orain dela urte t´erdi gutxi gora bera, Iraulik, Durangon, burututako azken batzarran erabaki genuen barne ildo hau aparkatuta uztea momentuz, geroztik ez dogu ez batzarrik ez Aralar barruan ekimenik gauzatu, eta garai artan aralarkideok giņenok (Iraulin aralarkideak ez zirenak ere bazeuden ere) alderdi barruan jarraitzen dugu. Beraz ez dakit ze nolako sinesgarritasunik daukan albiste honek.

#5. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Imanol ¦ 2009-07-20 ¦ 13:25

Norbait "patinatu" da gai honekin... Berrian portadan jarri dute "IRAULIK Aralar utzi du 'zuzendaritzarekin nazkatuta eta nekatuta'.

Minutu batzuk beranduago, arrastorik ere ez albisteaz berria.info-n.

#6. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Eneko ¦ 2009-07-20 ¦ 14:17

Hemen Sustatun bertan argitu denez, albisteak ez du inongo sinesgarritasunik, baina #5 Google azkarra da eta bilaketa emaitzetan gordeta dago Berrian argitaratutakoa eta arrastoa ageri da:
Irauli ildoak Aralar utzi du, "zuzendaritzarekin nazkatuta eta nekatuta ... Ezker abertzaleko indarrak batzearen alde egiten du Iraulik eta, ...

#7. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Gernikarra ¦ 2009-07-20 ¦ 15:37

Informazioa egia da. Abertzale.eu-k ez du denbora guzti honetan irabazitako sinesgarritasuna jokoan jarriko horrelako berri batengatik. Barne desberdintasunak aspalditik datoz, eta Patxi Zabaletak abertzaleon batasunaren aurka egindako deklarazioak desberdintasun horiek sakontzea besterik ez dute lortu, espero zen zerbait da.

#8. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Josu ¦ 2009-07-20 ¦ 15:55

"Informazioa egia da" dio Gernikarrak.
Zergatik, zuk diozulako? Kontrastatu da informazioa Irauliko kideekin edo Aralarreko zuzendaritzakoekin? Daukagun datu frogagarri bakarra Irauliko kide bate iritzia da eta berak ez daki ezer.

"Abertzale.eu-k ez du denbora guzti honetan irabazitako sinesgarritasuna jokoan jarriko horrelako berri batengatik". Abertzale.eu-k sinesgarritasuna diozu? Nahikoa da EAko kide batzuk sortutako webgune horretatik buelta bat ematea zein kazetaritza-eredu darabilten ikusteko.

#9. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Unai ¦ 2009-07-20 ¦ 16:05

Nik ezin dut abertzale.eu irakurri. Hasi zirenean beren erdaltzaletasuna salatu nuen eta neure IP helbidea blokeatu egin zidaten.

#10. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Iker79 ¦ 2009-07-20 ¦ 16:43

"Daukagun datu frogagarri bakarra Irauliko kide bate iritzia da eta berak ez daki ezer." Kide hori Dani Maeztu da eta argi dago legebiltzakidea izanez ez dela aralarretik urtengo. Irauli Dani Maeztu baino pertsona gehiago osatzen dute.

Galdeiozu Irauliko bozeramailei ez Maezturi.

Noski informazioa egia dela, gogorazazu alternatibarekin gertatutako. Madrazo ezetz, Matute ezetz, Abertzale.eu zabaldu zuen erregistratua zegoela alderdia eta bi astetara matute prentsaurrekoa ematen.

Denbora emaiozu gauzei.

#11. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Beste bat ¦ 2009-07-20 ¦ 19:43

Beste Iraulikide bat. Horrez gain, Dani Maeztu bezala, ni ere Araralkidea. Danik, aipatu duen Durangoko bilera hartan egon zen beste bat. Abertzale.eu blogean zabaldu den arte, berri horren arrastrorik izan ez duen beste bat. Informazio horri ezelako sinisgarritasunik ematen ez dion beste bat eta abertzale.eu izeneko blog nahasgarri eta erdalzalearen kudeatzaileei errespetua eskatzen dion beste bat. Bide batez. Zein da Irauliren bozeramalea? Horrelakorik genuenik ez dut jakin. Aurrera, batera jokatzen asmatuko duen ezker abertzale askotariko eta eraginkorra. Abangoardiari, DESOBEDIENTZIA

#12. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

lontxo ¦ 2009-07-20 ¦ 23:05

Susmagarria beneatan hainbeste iraulikide agertzea bapatean, kontutan hartuta aralarren eta iraulin gutxi direla.

Bozeramaileak ez dira zergatik izendatu behar, argi dago Iraulin zeintzuk ziren korrontearen bozeramaileek, izen-abizen eta guzti. Hau ez da sekretua.

Denborak arrazoia kentzen edo ematen du, irainek ez.

#13. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Haritz ¦ 2009-07-20 ¦ 23:52

Aurrekoarekin guztiz ados, baina gaineratu nahi dut Abertzale.eu-k eman dituen exklusiba guztiak egitazkoa izan direla eta oso arraroa litzatekela honekin gezurretan aritzea. Zer irabazten dute gezur bat zabaltzearekin?

#14. Re: Aralarreko Irauli korrontekoek alderdia utziko omen dute

Bitor ¦ 2009-07-21 ¦ 21:46

Egia esan Abertzale.eu web-aren atzean alderdi baten (EA) interesak daudela pentsatu dut beti. Ez diot gaizki dagoenik, alderdi askok egiten dute. Batzutan informatzeko balio du. Beste batzutan intoxikatzeko.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz