|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Mugikorraz, argazki makinaz edo bideoz filmatutako pelikulen lehiaketa© cc-by-sa EuskoSare ¦ 2009-07-24 ¦ 08:51 ¦ telefonoaZer egiten duzu ingurugiroaren alde? 2 minutu dauzkazu bideo batean kontatzeko. Mare Urdina Nazioarteko Laburmetraien Online Lehiaketa da vidECO 2009. Erraza da: irudien bitartez kontatu behar duzu egiten duzuna ingurugiroaren alde, 2 minututan asko jota eta irailaren 13a baino lehen. Partaide guztiek errekonozimendu bat jasoko dute, eta lanen kopuru edo kalitatea ikusita saria zabaltzea erabaki daiteke. Ekimen honen helburua partaidetza eta garapen iraunkorrerako ingurugiroarekiko kontzientzia sortzea da. Oinarri eta baldintzak:
Bidaltzekoleire.gaceo@euskosare.org helbidera, asuntoan soilik "vidECO" jarrita. EpeakIzen emateko epea iraliaren 13an bukatuko da, Euskal Herriko 24.00tan. Epaimahaiaren erabakia Irailak 18an emango da jakitera. Berdinketa egongo balitz, gehiago iraungo du bozketak, eta erabakia Irailearen 22an ezagutaraziko da. EpaimahaiaJasotako laburmetraia guztien artean EuskoSare-ren antolakuntzak aurrehautespen bat egingo du eta aukeratuek sariarengatik lehiatu ahal izango dute. Proiektuan parte hartzen duten hiru bazkideak; Eusko Ikaskuntza, Surfrider Europa Fundazioa eta Euskal Herriko Federazioak osatuko dute epaimahaia. Epaia apelaezina izango da. Epaimahaikoak erabakiko du lehen eta bakarra den saria, edo saria eman gabe utzi dezake. Saria
Proiektuak Euskal Surf Federazioaren, Surfrider Foundation Europeren eta Eusko Ikaskuntzaren laguntza du. |
Albiste gehiagotelefonoa gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|