Itzuli orri nagusira Bidali hau

Last.fm-ko musikaz sortutako mapa

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-07-17 ¦ 10:32 ¦ musika

Mapa musikal hau ikusi dugu Processblack blogean. Last.fm-ko kantutegian oinarrituta, mapa bat sortzeko garatutako aplikazioa. Mapako zein txokotan dago zure talde gogokoena?

Publizitatea

Aplikazioak behar duen informazioa Audioscrobbler APItik hartzen du. Musika entzuteko ohiturak gordetzen dituen datubase bat da hau, eta estatistikekin gauzak egiten uzten du, adibidez hau. Horrela ikusten da, hurbildik, Gatibu taldea:


Argazkiak.org | Mapa Musikala © cc-by-sa: sustatu

Nola funtzionatzen du?

Lau tauladun datubase bat da.

  1. Artista zerrenda.
  2. Artista horien tag edo etiketak.
  3. Bi artistaren arteko antzekotasuna.
  4. Artista eta etiketen arteko antzekotasuna.

Artista edo taldeek tamainu desberdinak dituzte mapan. Talde bakoitzaren abesti entzunena hartzen du, eta beste taldeen abesti entzunenekin konparatu. Horren araberakoa da bakoitzaren tamainua. Kolorea, berriz, musika estiloak definitzen du:

  • Rock
  • Pop
  • Metal
  • Electronic
  • Hip-hop and rap
  • Jazz
  • Contry, folk and world music
  • Classic music
  • Reggae and ska

Informazio guzti hori elkargurutzatuta sortzen da mapa hau, eta bilatzaile bat dauka artista bat mapako zein txokotan dagoen begiratzeko. Aplikazioak Creative Commons lizentzia bat dauka.

mapamusikala1.jpg 128KB (131595 byte)

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz