|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Poka-yoke bat behar zuen Madrilen hil den ume horrek© cc-by-sa Gari Araolaza ¦ 2009-07-17 ¦ 06:27 ¦ osasunaIndustria sektorean lan egiten duen edonork ezagutzen du Poka-yoke kontzeptua . Hitz japoniarra da, eta Toyota fabrikan "asmatu" zen 70. hamarkadan. Erroreen aurkakoaPoka-yoke hitzak, erroreen-aurkakoa esan nahi du. Ez da berez tresna konkretu bat, kontzeptu bat baizik. Kontzeptua Toyota fabrikan ezarri zen lehenengo aldiz formalki. Toyota fabriken ekarria handia izan da enpresa industrialen antolakuntzan. Gure industrian erabiltzen diren beste ehundaka prozedura, kontzeptu eta sistema handik etorritakoak dira. Poka-yokeen adibideak:
Hegoaldeko ospitaleetan badago poka-yoke-rik?Madrilen hil den haurraren kasuan badirudi ez zegoela poka-yoke-rik. Kolore baten arabera desberdintzen omen dira bi aukerak, baina hau ez zen nahikoa izan. Ez dakit Hego Euskal Herriko egoera berdina den (Iparraldean ba omen dute poka-yokea), pentsatzen dut baietz, baina ez litzateke asko kostako estandareak sistema hauetara moldatzea, berriz ere horrelakorik gerta ez dadin. Erantzunak#1. Toyotaren beste lan jokabideaBordaberria ¦ 2009-07-17 ¦ 08:47Bost S, Poka-yoke eta beste hainbat kontzeptuaz gain, Japonian eta beraz Toyotak langile eta enpresaren artean fidelitate lotura dago, hau da behin enpresa baten lan eginez gero bertan finko zaude. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoosasuna gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|