|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet 40.000 artikulutara iritsi da euskarazko Wikipedia© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-16 ¦ 08:19 ¦ internetSustatuk horrela eman zuen euskarazko Wikipediaren hasieraren berri, duela 6 urte, wiki bat zer den azaltzea beharrezkoa zen garaietan. 2008an Sareko Argia saria jaso zuen eta gaur 40.000. artikulura iritsi da. Hauxe da Euskarazko Wikipediak portadara eraman duten logoa:
Euskal hiztun kopuruari begira, albiste ona. Interneten euskaraz dagoen entziklopedia handiena eta osatuena da Wikipedia. Proiektu askea, edozeinek artikuluak idatzi eta aldatzeko aukera ematen duena. Munduko 266 hizkuntzatik, 46.aMunduko hizkuntza gehienetan dago gaur egun, 266 hizkuntza guztira, eta euskara 7 mailatik 2.ean ageri da, 46. postuan.
AktibismoaEuskarazko Wikipediak 10.000 erabiltzaile ditu. Bataz beste, erabiltzaile bakoitzeko 4 artikulu, hortaz. Euskal wikipedistak beste batzuk baino dexente aktiboagoak dira, eta eskertzekoa da beraz bere lana. Horra, beste hizkuntza batzuetan wikipedista bakoitzako artikulu kopurua:
Wikipedian parte hartzea librea da artikulu berriak sortuz, daudenak osatuz, proba orrian saioak eginez. Wikipedian berriak direnentzat laguntza ere badago. Euskal Herria sendotu InternetenPasa den urtean merezitako Argia Saria jaso zuen euskarazko Wikipediak. Gogoratzeko modukoa, Wikipedia saritzeko arrazoia nola azaldu zuen Argiak: Internet mailan munduan sortu den ekintzarik garrantzitsuenetako batean parte hartuz, euskara eta Euskal Herria sendotu ditu Interneten eta aldi berean munduan puntakoa den jarduera batekiko sinergiak eragin ditu euskaraz. 40000_euskal_wikipedia.png 12KB (12782 byte) Erantzunak#1. Zorionak!asier ¦ 2009-07-16 ¦ 09:56Zorionak Wikipediari eta, batez ere, Wikilariei! Makaleko lana egiten duzue! Eta zein izan da, ba, 40.000. artikulu hori? #2. Re: 40.000 artikulutara iritsi da euskarazko Wikipediaassar ¦ 2009-07-16 ¦ 11:00Hau: Transiberiarra #3. Re: 40.000 artikulutara iritsi da euskarazko WikipediaEņaut ¦ 2009-07-20 ¦ 12:10Ba bai, zorionak, eta hola jarrai dezala! Logoari dagokionez, bi desberdin ageri dira: hasiera batean ez zegoen laubururik; Wikipediaren logoetako baten gainean txapela ageri zen. Norbait damutu da, antza... Durangoko azokako kartelaren polemika inozo hura ekidin asmoz? #4. Re: 40.000 artikulutara iritsi da euskarazko WikipediaEņaut ¦ 2009-07-20 ¦ 13:38Ba bai, zorionak eta hola jarrai dezala! Artikuluan bi logo ezberdin ageri dira, badirudi txapela duena dela lehebizikoa, eta gero lauburuduna jarri dela. Durangoko Azokako kartelaren polemika inozo huraren eraginez? Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagointernet gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|