|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako da© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-13 ¦ 17:18 ¦ garraiobideakOdon Elorza Donostiako alkateak eta Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak Donostian metroa egingo dutela iragarri dute. Elorza, Arriola eta Ernesto Gasco Garraio sailburuordeak gaur iragarri dute Donostiako Udalak eta Eusko Jaurlaritzak metroa egin nahi dutela Donostian. Euren esanetan "gipuzkoarren %70ari onurak ekarriko dizkio" proiektu honek. 700 milioi euro inguruko aurrekontua iragarri dute. Tagzaniako mapak 6 kilometro inguru markatzen dituen arren, 4,3 km izango omen ditu. Ondorioz, bataz beste 162.791 eurokoa izango litzateke metroko metro baten prezioa, edo 1.628 eurokoa metroaren zentimetro bakoitzarena. Gipuzkoar biztanleria 680.000 pertsonaren bueltan baldin badago (Eustat, 2006), gipuzkoar bakoitzeko 1.000 euro inguru balioko du proiektuak. Beste modu batera esanda: zentimetro bakoitza garestiagoa irtengo da biztanle bakarragatik jarriko den diru kopurua baino. Kalkulu hauek, baina, ez dute kontuan hartzen geltokiek kostatuko dutena. Anoetatik hondartzara, eta handik LugaritzeraIbilbideak Tren eta Topoaren sareekin bat egingo du. Anoetako futbol zelaian izango da lehenengo geltokia, Amaratik Kontxara hurbiltzeko. Hondartzatik gertu Ondarretaraino joango da, bertatik Unibertsitatera bidea hartzeko. Unibertsitatetik Lugaritzeko tren geltokira joango da metroa. Beraz, trenbide berri honek Anoeta eta Lugaritz batuko lituzke, tarteko geltoki batzuekin:
Horrez gain, Amarako geltokia eta Herreratik Galtzarabordara doan Topoaren ibilbidea lurperatu nahi dute. Arriolaren esanetan, garraiobide hau urtero dituen 7 milioi erabiltzailetik "23 milioira" pasako litzateke, infraestruktura hauei esker. Proiektua bideragarria den ikertzeko 2,6 milioi euro inbertituko dituela esan du Arriolak. Tranbiari dagokionez, Odon Elorzak urtebeteko epean "eztabaida sakona" egin eta erabakia hartua egongo dela aurreratu du. Erantzunak#1. Proposamen zaharraPNMLC-EDKA ¦ 2009-07-13 ¦ 18:27Donostiako metroaren proiektu proposamena 2007 urtean aurkeztu zuen PNMLC-EDKAk ( Partido de No Me La Cuentes – Ez Didazu Kontatzen Alderdia). Horrela zioen: *"Si votáis al PNMLC-EDKA ( Partido de No Me La Cuentes – Ez Didazu Kontatzen Alderdia) en las elecciones del 27 de Mayo, pondremos Metro en Donosti. (Tiembla Odón…!!!)"* "Promesas electorales: Metro en Donostia – San Sebastián":http://nomelacuentes.wordpress.com/2007/05/12/sobre-promesas-electorales-y-el-metro-en-donostia-san-sebastian/ #2. Re: Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako daihoritz latasa ¦ 2009-07-13 ¦ 20:30Metroaren metroa. Oso ona paradoxa lexikoa!!! Zenbat metro neurtzen du Metro batek? #3. Re: Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako datzalo ¦ 2009-07-13 ¦ 23:12Noski donostiarrak ez dira ba bilbotarrak eta gasteiztarrak baino gutxiago izango!!!!! ez alajaina!Nortzuk ordaindu beharko dute, gipuzkoarrok ala donostiarrek? #4. Ia, ia, Bilbotarren moduan...erral ¦ 2009-07-13 ¦ 23:24Lehenengo mailako futbol taldea bakarrik falta zaie Bilbotarren modukoak izateko... ;) #5. Re: Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako daJosu Mendicute ¦ 2009-07-13 ¦ 23:58Ihoritz, Metro honek 4.300 metro. #6. Re: Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako daInaki Irazabalbeitia ¦ 2009-07-14 ¦ 12:22Itxura batean politikari batzuekin Faraoien garaira itzuli gara eta gerorako obra handi bat beren jardueraren lekuko moduan utzi behar dute. Higikortasunaren ikuspegitik Donostiaren tamaina eta biztanle-kopurua duen hiri batean metroa jartzea ez du zentzurik. Tranbiaren eztabaida zela eta, aditu guztiek bat egin zuten tranbiak ez zuela zentzurik nahikoa bidaiaririk eta populaziorik ez dagoelako. Metroaren kasu are gehiago. Autobus-erraien irtenbidea egokiena zen ikuspegi guztietatik, ekonomikotik hasi jasangarritasunarekin buka. #7. Re: Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako daeneko ¦ 2009-07-14 ¦ 14:44erotu al gera? Abenduak 28 al da (edo apirilak 1 iparraldean) eta ni ez naiz konturatu? nola xahutu dezakete dirutza hori donostiarrok eta diotenez gipuzkoarron %70 horrek behar ez dugun kirtenkeri batean? eta hasieratik 2.5 milioi behar omen dituzte ikerketa egiteko. zer ikertu behar dute? proiektua ez al dute diseinatua gutxi gora behera geltokiak eta guzti? #8. PP, EA eta EB-Aralar aldeeneko2tz ¦ 2009-07-14 ¦ 15:48Euopapress-ek dioenaren arabera, Donostiako PP, EA eta EB-Aralar metroaren alde agertu dira, aldiz EAJk propaganda baino ez dela dio. #9. Re: Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako daImanol ¦ 2009-07-14 ¦ 21:06Ederki orduan. Autobus geltoki duinik ez, baina metroa bai. Trenbide sare kaxkar baino kaxkarragoa, baina metroa moderno eta zoragarria, zentroa zentroarekin lotzeko. #10. Re: Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako daJosu Mendicute ¦ 2009-07-15 ¦ 14:132007-2012 urteetan Euskotren hobetzeko aurreikusita zeuden inbertsioak Donostiako metroarentzako baino 100 milioi gutxiago ziren. #11. Re: Donostiako metroaren metro bakoitza 163.000 euro kostako dazubieta ¦ 2009-07-15 ¦ 16:55Normala. Jarri hormigoia, horrek zulo, poltsiko eta aho asko estaliko ditu eta. Esker oneko materiala, hormigoia. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagogarraiobideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|