|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet CS Tailerra: kronika bat© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-14 ¦ 06:29 ¦ sustatuAurreko asteko ekitaldiak gustu ona utzi digu eta laburpen bat egitea pentsatu dugu Sustatun. Aurkezpenen aukeraketekin hizlariek ez zuten hutsik egin.
Hiru hitzaldi
Neo TelebistaGorka Julioren hitzaldiaren laburpena egin du Iban Arantzabalek, interneteko telebistaren hainbat adibide errepasatuz:
Brainstorming: zer egin Sustaturekin?Luistxoren hitzaldiaren ondoren brainstorming irekia izan zen. Nahasia, baina hala da izatez brainstorming bat.
Brainstrominak lagunarteko solasaldian jarraitu zuen, kafearekin batera... Diplomazia kontuak eta abar, Patxitraperoren eskutik Sustatu eguneko superkronikan. Leire Narbaizak ere idatzi ditu parrafo batzuk jardunaldi.jpg 32KB (32834 byte) Erantzunak#1. Re: CS Tailerra: kronika batOier A. ¦ 2009-07-14 ¦ 10:11Sustatu beraren etorkizunaz gogoeta egiteko antolatu zen baina jardunaldia oso interesgarria gertatu zen beste esparru batzuetan lan egiten dugunontzat ere bai. Sustatu niretzat informatu eta komunikatzeko espazio bat da, baina baita tendentzia eta bide erakusten dizkigun erreferentea ere. Alde horretatik, jasotako lezioen artean aipatuko nuke konfirmtzen dela joera tresnen eta euskarrien konfluentziaruntz doala, eta teknologiarekin oso erne egon beharra dagoela edukietan inbertitzen den indarrari tresna desberdinen berriz difusio zabalena eskaintzeko. Eta modu horretan ulertu (eta baliatu) behar ditugula twitter, facebook, e.a. Joera berrien ezaugarri batek kezka txiki bat eragiten dit hala ere. Jardunaldian behin eta berriz aipatu zen hitza da, baina balio bezala, eta ez arrisku bezala. "Aldiberekotasuna" da. Twitter-en balio handienetakoa da hori, baina kezka eragiten dit joera horrek ez ote duen "eten digital" berri bat ekarriko. "Online" bizi (eta batez ere lan) direnak eta konexioa egunean behin eta denbora laburrez eskura dutenak. Kontraesana dut honekin, zalantza baitaukat, twitter offline bizi direnentzat trenetik kanpo geratzeko arriskua edo trenaren azken bagoira igotzeko aukera ote den. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Sustaturen inguruan
Albiste gehiagosustatu gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|