Itzuli orri nagusira Bidali hau

Nola jakin kantu bat SGAEk babesten duen ala ez

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-07-10 ¦ 06:49 ¦ musika

Inspector deituriko gehigarri bat atera dute Firefoxen instalatzeko. SGAEren errepertorioko kantuak detektatzen ditu The Pirate Boy BigTorrenten direktorioan. Kode irekian garatua dagoela esan dute.

Datorren astean beste aplikazio bat kaleratuko dute: Manager. Diska gogorrean gordetako kantuetatik, SGAErenak zeintzuk diren erakusten dizkizu. SGAEk ez dauka bere kantutegiaren zerrenda publikorik, ezta Torrent zerbitzariak erabili dezakeen APIrik ere ez.

Erref.: Nola jakin kantu bat SGAEk babesten duen ala ez (www.derivart.info)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Nola jakin kantu bat SGAEk babesten duen ala ez

Elena Laka ¦ 2009-07-10 ¦ 09:10

SGAEn kantutegiaren zerrenda edozeinek kontsultatzeko moduan zegoen lehen http://www.sgae.es/home/es/Home.html. Ez dakit noiz aldatu duten. Orain kontsultatzeko eman, eta errorea ematen du.

#2. Re: Nola jakin kantu bat SGAEk babesten duen ala ez

arasanse ¦ 2009-07-10 ¦ 09:29

Interesgarria inspector tresna eta interesgarria baita ere egileek -derivart- daukaten beste proiektu bat, casastristes, Espainiako etxebizitza hutsen datu-base bat, denon artean osatu dezakeguna.

#3. Re: Nola jakin kantu bat SGAEk babesten duen ala ez

tolon ¦ 2009-07-16 ¦ 15:12

SGAEko web gunean ere kontsultatu daiteke:

https://socios.sgae.es/RepertorioSgae/Buscar.aspx?opcion=buscar

Web guneko euskerazko bertsioan ez da agertzen aukera hau, gaztelaniazko bertsioan bai.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz