|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskal kostaren %80a, arriskuan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-07 ¦ 17:24 ¦ naturaGreenpeacek salatu duenez, euskal kostaren %14,2a baino ez dago babestua, Estatuan dauden portzentaiak baino gutxiago. Elkarte honek ikertutako 10 gunetik 8 arriskuan daude, argitaratutako oharraren arabera. Arriskuaren adibide jarri dute Pasaiko portua egiteko Jaizkibelek jasango duen hondamendia edo Urdaibaiko paduran egin nahi dituzten industrialdeak. Greenpeacen txostenen arabera, arrisku handian daude Artibai eta Barbadun ibaiak, eta Gaztelugatxeko San Juan. Erref.: Euskal kostaren %80a, arriskuan (www.greenpeace.org) Erantzunak#1. Mutrikun gauzak geldituta apur batGari Araolaza ¦ 2009-07-07 ¦ 18:19Mutriku aldetik gutxienez esperantza pixka bat dator:
#2. Euskal kosta ala EAEko kostaren %80 ?berkues ¦ 2009-07-07 ¦ 18:25Hondarribi Baiona zatia hartzen du kontutan Greenpeacek, ala beste batzuk bezala Euskal kostaren mapa mugatu egiten du EAEko kostaren mapara? Txinguditik Baionako barraraino deus ez? #3. Re: Euskal kostaren %80a, arriskuanSustatu ¦ 2009-07-08 ¦ 09:35Arrazoia, Berkues. EAEko kostaren %80a. Greenpeacek albiste hau sinatzeko "Euskadi, Espaņa" jarri du. Estatutik kanpoko daturik ez dago, txosten honetan. Greenpeacen Frantziako webgunean ez dugu antzeko txostenik aurkitu. #4. Re: Euskal kostaren %80a, arriskuanEguzki ¦ 2009-07-08 ¦ 13:39Ondarroan Alleriko paduretan 500 etxebizitza egin nahi dituzte... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagonatura gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|