Itzuli orri nagusira Bidali hau

The Sparteens, ye-ye bertsioak

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-07-06 ¦ 10:48 ¦ musika

Esan digute EHZ festibaleko puntu gorenetako bat The Sparteens euskal-ye-ye taldearen kontzertua izan zela. Euskal Herriko taldeen bertsioak, Xavier Cugaten orkestraren estiloan edo. Hona La Polla Records-en Txus retro bikain bat.

Erref.: The Sparteens, ye-ye bertsioak (www.thesparteens.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: The Sparteens, ye-ye bertsioak

UEUTik ¦ 2009-07-06 ¦ 16:22

Ostegun honetan Baionako Kalostrapen izango dira! UEUren Udako Ikastaroen barruan antolatuta, Baionako ikastaroei amaiera emateko "guatekea" izango dugu. Esan bezala, AEK-ko tabernan izango da, iluntzeko 21:00etan. Aurretik bakarrizketa saioa izango dugu, eta gero twist dantzatzera! Denok zaudete gonbidatuta!

#2. The Sparteens Arraten eta Txusen bertsioak

Ustekabe fanfarrea ¦ 2010-09-07 ¦ 17:05

Gaur gaueko 11.00etan Arrateko jaietan joko du The Sparteens taldeak txosnetan!

Post honetako Txus dela-eta, aurtengo udan sartu dugu mix berri bat eta tartean dago Txus. Grabazio hau kaxkarra da eta Gasteizko jaietako azken egunean goizeko 3retan egindakoa... ordurako ezin ganorazko soinurik egin, baina uste dugu zuzenean gozatzekoa dela:

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz