Teknologia albisteak
1

Astelehenean da azken eguna uztailaren 8ko Sustatu/blogintza topaketan izena emateko

Erabiltzailearen aurpegia
CodeSyntax
2009-07-03 : 21:07

Zer egin daiteke Sustaturekin? / Euskal blogintza pentsatu 2010eko hamarkadarako, izenburu horrekin antolatu du CodeSyntax-ek tailer edo topaketa ireki bat Eibarren, uztailaren 8rako (arratsaldeko 16.00etan). Izena emateko azken eguna, astelehena 6. Hiru hizlari izango dira, Luistxo Fernandez, Maite Goñi eta Gorka Julio.

Luistxo Fernandez CodeSyntax enpresako sortzaile eta egun Sustatuko editoreak honela aurreratu digu bere hitzalditxoa:

Sustatu, albistegi, blog edo ze demontre? Galdera horren inguruan gogoeta egiten saiatuko naiz, ez bakarrik gure zilborrera, Sustatu.com-era begira, baizik eta hedabideen eta komunikazio digitalaren Euskal Herriko gaur egungo kontestuan. Espero dut gogoeta hau ez izatea monologo bat, baina nire aldetik, uste dut saiatuko naizela ideia zaharkitu bat defenditzen, 2001eko ideia bat alegia, Sustatu blog bat dela, blog kolektibo bat, eta horixe izan daitekeela aurrerantzean ere.

Maite Goñi Ordiziako Jakintza ikastolako irakasleari, honako gai hau proposatu genion, Mikroblogintza sozialaren erronka: Twitter, Tuenti eta Facebooken eragina. Ez dakigu gaiaren barruan edo desbideratuta, bere jarduna lerro hauekin aurreratu digu:

Ez dira gutxi blogintzaren heriotzaz mintzo direnak azkenaldian. Duela urte batzuk blogen eztandak sare-argitalpenen demokratizazioa ekarri bazuen ere, "mikroblogintza" eta "lifestreaming" bezalako teknologiak idazmen eta irakurmenean oinarritutako web mota hori eraldatzera etorri dira. Etengabeko elkarrizketa garaia da, eta hizketa amaigabe hori osatzen duten ahotsak dira sarea ehuntzen dutenak egun.

Azkenik, Gorka Julio Teketenek gai hau jorratuko du: Telebista pertsonal/taldekoak, edo hurrengo hamarkadako TB mugikor eta distribuituak.

Juliorena ekarpen praktikoa izango da, gainera. Ez bakarrik hitz egingo digu aukera berri hauez, gauzak ondo bidean, ekitaldia bera ere Internet bidez bideoz jarraitu ahal izango da.

Interesa baduzue etortzeko, 16.00etan da hitzordua uztailaren 8an, asteazkenarekin, CodeSyntax-en Eibarko egoitzan. Izena emateko, hemendik.

Erantzunak

epetxepe
2009-07-05 : 23:18

Izen emate ondoren baieztapena jasoko dugu? Ez dut emailik ezta baieztapen garbirik ikusi formularioa bete ondoren.



Gero arte,

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago