|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioan© cc-by-sa Nick Dut Nik ¦ 2009-07-01 ¦ 14:23 ¦ telebistaETB3k eta Nick Dut Nik saioa ekoizten duen Factoria Crossmediak esperimentu bitxia egingo dugu gaur: saioak dirauen bitartean, telebistan zuzenean ikusiko dira ikusleek Twitter bidez igortzen dituzten mezuak. Proba piloto guztiz esperimentala izango da gaur gauekoa, eta beraz oso litekeena da erroreak, mezu galduak eta bestelako akatsak gertatzea. Ikusle eta jarraitzaileei, beraz, ulerkorrak izateko eskatu nahi diegu aldez aurretik. Proba ondo ateratzen bada, sistema fintzen joango gara aurrerantzean. Esperimentuan parte hartzeko baldintza sinple-sinple batzuk jarri ditugu:
Hala Nick Dut Nikeko lantaldea nola ETB3koa oso ilusionatuta gaude gaurko esperimentu honekin, eta uste dugu oso aukera interesgarriak zabal ditzakeela telebista egiteko moduan. Hori dela eta, gonbitea luzatzen dizuegu ikusle eta jarraitzaileoi gaurko saioan era aktiboan parte hartzeko. Balorazioa ere denon artean egingo dugu Erantzunak#1. Re: Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioanLuistxo ¦ 2009-07-01 ¦ 14:50Zorionak. Ikusiko dugu nola irtengo den, baina saiatzea primerakoa iruditzen zait. Hori bai, zuen webgunean dauden bideoak... pentsatzen dut erreportaien bideoak direla, emititzeko moduan eginak. Hortaz, egongo da modurik gaurko emanaldia grabatzeko eta tweet jario horren aldi-bereko jardunarekin ikusteko bideoak bihar edo etzi? #2. Re: Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioanbedaio3000 ¦ 2009-07-01 ¦ 15:05Ea ondo ateratzen den, ekimen politte. Internet bidezko TB kanal batzuetan badago aukera hori. #3. InteresgarriaIban Arantzabal ¦ 2009-07-01 ¦ 15:33Bedaio3000 anonimoak esan duen moduan, interesgarria. Burura datozkit teknologiarekin derrigor lotu barik dauden saio batzuk eta Twitter erabilera... Pena ikus-entzuleen ehuneko handienak ez jakitea Twitter zer den ere. #4. Re: Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioanxuriken ¦ 2009-07-01 ¦ 16:36Ideia ona da, dudarik gabe. #5. Nickdutnik mundiala!Mikel ¦ 2009-07-01 ¦ 23:04Amaitu da saioa. Mundiala iruditu zait. 270 komentario inguru egon dira. Telebistan interakzioa zuzen-zuzenean. Zorionak Lost in eta NickDutNik! #6. Re: Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioanMaite Goñi ¦ 2009-07-02 ¦ 05:35Lehenengo saiakera honetan esan zena jakin nahi baduzue, Twitter search bilatzailean #nickdutnik etiketa ipiniz, bidalitako iruzkin guztiak ikus ditzakezue. #7. Re: Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioanJoxe Rojas ¦ 2009-07-02 ¦ 09:58Ni saiatu nintzen emisioa TDT bidez grabatzen, baina makinak kale egin zidan eta teknopolisen amaiera baino ez daukat grabatuta :( Dena den, uste dut Factoriakoek mini-dokumental moduko bat egin nahi dutela atzoko esperientziarekin, ea irudiak hartu dituzten... #8. Re: Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioanJoxe Rojas ¦ 2009-07-02 ¦ 12:42Factoriako lagunek esperentziaren testimonio labur bat prestatu dute bideoz (gazteleraz) #9. Re: Twitter telebista bidez zuzenean, ETB3ko Nick Dut Nik saioanGoio A. ¦ 2009-07-03 ¦ 09:19Ekitaldiak oihartzuna izan du hedabideetan… Publico Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagotelebista gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|