|
Itzuli orri nagusira
Bidali hau
Inprimatu
Joxe Azurmendi: "Ematen du blogak literatura modu propio bat sortu duela"
© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-03 ¦ 11:16 ¦
liburuak
Joan den asteburuko kontua da, baina gogoratzeko modukoa. Joxe Azurmendi filosofoaren gutuna zuzendariari Berrian. Markos Zapiain filosofo eta blogariaren liburuaren inguruan (Talatik tiroka; izenburuan errorea dago gutunean) miresmenez. Hala dio Azurmendik:
Ez naiz blogak irakurri zalea, asti kontua da, baina ematen du blogak literatura modu propio bat sortu duela. Gaiak ugari -kultuak, arruntak, pribatuak, politikoak: denetik-, trataera beti okurrentziaz betea, beti ikusteko modu ez topiko bat, beti umorez bezain serio, beti labur, bixi-bixi.
Are gehiago ere esaten du: "Jainkoen festa" dela liburua.
Erref.:
Joxe Azurmendi: "Ematen du blogak literatura modu propio bat sortu duela" (tinyurl.com)
Erantzun (klik zabaltzeko)
Facebook bidez erantzun
|