|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Joxe Azurmendi: "Ematen du blogak literatura modu propio bat sortu duela"© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-07-03 ¦ 11:16 ¦ liburuakJoan den asteburuko kontua da, baina gogoratzeko modukoa. Joxe Azurmendi filosofoaren gutuna zuzendariari Berrian. Markos Zapiain filosofo eta blogariaren liburuaren inguruan (Talatik tiroka; izenburuan errorea dago gutunean) miresmenez. Hala dio Azurmendik: Ez naiz blogak irakurri zalea, asti kontua da, baina ematen du blogak literatura modu propio bat sortu duela. Gaiak ugari -kultuak, arruntak, pribatuak, politikoak: denetik-, trataera beti okurrentziaz betea, beti ikusteko modu ez topiko bat, beti umorez bezain serio, beti labur, bixi-bixi. Are gehiago ere esaten du: "Jainkoen festa" dela liburua. Erref.: Joxe Azurmendi: "Ematen du blogak literatura modu propio bat sortu duela" (tinyurl.com) |
Albiste gehiagoPortadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|