Itzuli orri nagusira Bidali hau

Hemen da Firefox 3.5

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-07-01 ¦ 10:35 ¦ internet

Firefox zaleok, prestatu zuen nabigatzailea eguneraketa egiteko. Firefox 3.5 bertsioa hemen dago, eta gaur da deskarga errekorra egiteko eguna. Aurretik 3.x bertsioren bat baldin baduzu, automatikoki eguneratuko zaizu. Bestela, joan helbide horretara eta deskargatu azken bertsioa. Euskaraz. Nola bestela?

Erref.: Hemen da Firefox 3.5 (www.mozilla-europe.org)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Hemen da Firefox 3.5

Joxe Aranzabal ¦ 2009-07-01 ¦ 14:09

Atzo iluntzean instalatu nuen Firefox 3.5 nire macintosh ordenagailuan, etxean, eta dena oso ondo joan zen. Hori bai: aurreko bertsioak zuen itxura desagertu egin zitzaidan. Saiatu nintzen zenbait gai bilatzen, baina lotura ez zebilen.

Gaur, berriz, lanean instalatu dut, PC batean, eta hemen ere, dena bikain joan da: gogokoak, Euskalbar, etabar, bere egin ditu. Baita aurrekoaren itxura ere.

#2. Re: Hemen da Firefox 3.5

Maixa ¦ 2009-07-04 ¦ 04:21

Ni bi aldiz saiatu naiz eta nabigatzaile barik geratu naiz. Honako mezua agertzen zait:
"Error de lectura XML:entidad no definida
Ubicación: chrome://browser/content/browser.xul
Número de linea 34, columna1: <window id="main-window"^
Inok daki zer egin behar dudan?

#3. Re: Hemen da Firefox 3.5

assar ¦ 2009-07-04 ¦ 12:19

Maixa: arazo horrek bi jatorri eduki ditzake, espainierazko Firefox erabili izana edo instalatuta daukazun Firefoxerako hedapen batek arazoa ematea.

Lehendik Firefox instalatuta bazeneukan, desinstala ezazu. Hedapenak ere ezabatu, baten bat jarrita badaukazu. Gero instalatu Firefox berria, baina bertsio euskalduna mesedez, hau:
http://librezale.org/mozilla/firefox/

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz