|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu EITBko eguraldi-mapa berria© cc-by-sa sustatu.com ¦ 2009-06-29 ¦ 15:11 ¦ hedabideakZurrumurru, txiste eta diskusio askotarako eman du kontuak eta, azkenean, hara: badugu eguraldi mapa berria.
Hona hemen aurrekoa:
Erantzunak#1. eta Pirinio Atlantikoen muga non?erral ¦ 2009-06-29 ¦ 15:44Andoni Aizpuru agertzen den mugan Zuberoako bazterra tapatuta dago eta ez da ikusten... non jarriko ote dute Iparraldearen ekialde muga? Zuberoan agertuko da marra ala Biarnoko ekialderaino eramango dute? #2. Re: EITBko eguraldi-mapa berriaBittorio Maortua ¦ 2009-06-29 ¦ 16:09Karrantzako punta ere markoz kanpo geratu da, eta baita Nafarroako Erribera hegoaldea ere. #3. Re: EITBko eguraldi-mapa berriaFran ¦ 2009-06-29 ¦ 16:15Eitberen webean ikus daiteke mapa hori www.eitb.com/eguraldia helbidean. Bilbon gutxi axola zaigu Biarno edo Zuberoako eguraldia, baina bai Laredo, Noja, Ajo edo Somokoa. Eta mapa horretan ez da ematen Cantabriako hondartzen berri. Zergatik? #4. Re: EITBko eguraldi-mapa berriaXabi ¦ 2009-06-29 ¦ 16:16Zehazki Lanestosa da mapatik kanpo geratzen den Bizkaiko udalerria. #5. Xiberoko eguraldia bost? Ta Castrokoa nahiBittorio Maortua ¦ 2009-06-29 ¦ 17:03Fran, zuri bost axola Zuberoako eguraldia, baina ETB ikusten ari den xiberotarrari bai. Hura nire anaia da, Castrokoak jarri dezala Telecantabria. #6. Seguru aski akats bat dapat kenutzi ¦ 2009-06-29 ¦ 17:17Ematen du mapan Lapurdi iparraldea, Lanestosa, Zuberoaren zati bat eta Nafa erriberaren hego-muturra falta direla, baina ziur aski irudia enmarkatzean gertaturiko akatsa izan da, irudi berria, "nerbioak", zuzendaritza berria... bihartik aurrera falta diren hoiek sartuko dira, diņot ba.. #7. Re: EITBko eguraldi-mapa berria: bideoaJosu ¦ 2009-06-29 ¦ 17:34#8. Re: EITBko eguraldi-mapa berriaSustatu ¦ 2009-06-29 ¦ 19:54Bideoan ikusten den bezala, mapa bat baino gehiago erakutsi du Andoni Aizpuruk, eta horietako bat zazpi probintzietakoa izan da, beste erkidegorik ageri ez zela, eta Trebiņuren mugarik gabe:
Bittoriok dioena, EITB.com webguneko mapa erabili dutela... ez da zehazki berdina, baina bai antzekoa: EAE barruko probintzia mugak ez dira ikusten, eta Trebiņu markatua dago:
Mapa berri honek antza du Euskalmetekoarena. Hau aspaldikoa da, ez da aldatu gobernu berriarekin, eta inguruko erkidego batzuk erakusten dituen arren, zazpi euskal probintzien barne mugak ere badakartza, telebistako mapa nagusi berriak ez bezala.
#9. El Paisen osorikerral ¦ 2009-06-29 ¦ 20:38El Paisen webgunean dago mapa osoaren irudia bertan ikusten den moduan Iparraldearen mugak Zuberoan bukatzen dira. #10. Re: EL PAISen osorikbittorio maortua ¦ 2009-06-29 ¦ 20:47EL PAISen lerroburuak dioenez mapa berriak markatu egiten ditu "las fronteras vascas con Navarra y Francia" mwuuahahaha!! Alegia, Irundik gora ta Ataundik behera ez dagoela euskal herritarrik. Beno, ba muga marra lodiera berberaz markatzen du CAV.ek Errioxa, Kantabria eta Burgosekiko. #11. Re: EITBko eguraldi-mapa berriabittorio maortua ¦ 2009-06-29 ¦ 20:55Etzuen berehalaxe pentsatuko Andoni Aizpuruk Vigotik Sevillara hain famatu bilakatuko zenik egun bakarrean. Brunete Mediatikoak jadanik jarri du bakailoa salgai #12. Re: EITBko eguraldi-mapa berriaIrauli ¦ 2009-06-29 ¦ 20:58Mapa aldatzeko arrazoia errealitate administratiboa irudikatzea baldin bada nolatan agertzen da Iparralde departamentu gisa? Pirinio Atlantikoak agertu beharko lirateke edo Aquitania koherentzia mantendun nahiko balute. #13. Re: EITBko eguraldi-mapa berriaurtzi ¦ 2009-06-29 ¦ 21:55gaueko sesiorako "moztutako" mapa zabaldu dute... #14. Arazo larriak konpontzeneneko ¦ 2009-06-29 ¦ 22:25Arazo garrantzitsu eta larriak konpontzen hasiak dira, ongi. #15. Re: EITBko eguraldi-mapa berriaiban ¦ 2009-06-29 ¦ 23:25Zelaak arrazoia zuen. Euskal Herri kulturala kontuan hartuko dute. Horregatik Biarnoko Eskiula, Huescako Aierbe, La Riojako Ezkarai, Burgosko Mirabetxe... #16. Eguraldi mapa autonomikoakBittorio Maortua ¦ 2009-06-30 ¦ 01:02Adarra jotzen Patxi Lopez? Inguruko erkidegoetara turista asko joaten denez, Laredo, Logroņo eta Burgosko eguraldia? Nafarroa eta Iparraldea kentzeko potrorik ez, eta erabaki salomoniko horrekin zatozte? Ze eguraldi mapa egiten du Montilla sozialistaren agintepean TV3 kateak? Eta Galiziako TVG .k? Eta Telemadrid ek? Eta Valenciako Canal Nou k? Eta Castilla-La Mancha koak? #17. Re: El Paisen osorikSustatu ¦ 2009-06-30 ¦ 07:52Ez, Erral, El Pais-en osorik agertzen dena Eitb.com-eko mapa da. Telebistakoa ez da oso-osoa eta ez da ageri Lanestosa Bizkaiko mendebaldean, aipatu izan den bezala. #18. Eguraldikoaerral ¦ 2009-06-30 ¦ 09:02@Sustatu ElPaisen agertzen den eskumako mapa telebistatik aterata dago, ikusi gainean agertzen den "Ondorengo orduak" testu hori, albistegiaren titularrekin batera ateratzen duten mapa dirudi. #19. Re: EguraldikoaBittorio Maortua ¦ 2009-06-30 ¦ 09:34Eguraldi mapa "errekortatua" eguerdiko albistegietako kontua izan zen, gauean jada osorik zeuden Lapurdi, Zuberoa, Nafarroa eta Bizkaia. #20. Re: EITBko eguraldi-mapa berriaxa2 ¦ 2009-06-30 ¦ 14:00Goizeko mapa lotsagarria izan zen, baina gauekoa tira. Errioxa agertzen dela? Burgosko iparraldea? Gabirel Ezkurdia pozik egongo da, "Nafarroa" erresuma zaharreko parte zirelako biak ala biak. #21. Non daude Jaca eta Benidorm???joseba ¦ 2009-06-30 ¦ 22:18donostia eta zarautzen ostean, gipuzkoarrek eta iruindarrek etxe gehien duten Jaca hiria nolatan ez da mapan agertzen ? #22. EH osorik mapan / hiriburu zerrendaSustatu ¦ 2009-07-01 ¦ 06:01@Erral, arrazoia duzu, barkatu hankasartzea. Bai, EH osoa ageri den mapa batera zoom out egin dute ETBn lehen egunean Lanestosa eta beste mutur batzuk kanpoan utzi ondoren. Hona Andoni Aizpuru mapa konpletoagoa erakusten:
Bestalde, EITB.com-eko eguraldiaren orrian, zazpi probintzien hiriburuen hozbero pronostikoekin jarraitzen dute, hori bai, Bilbori erdarazko izena jarrita, eta Iruņea Euskaltzaindiak ontzat ematen ez duen izen batekin: Bilbao: 18 - 32 ēC #23. ETBk erabiltzen dituen irudi gezurteroen harirazaldieroa ¦ 2009-07-01 ¦ 11:19ETBn zuzentzeko irudi gehiago daude, ikusi bestela nire blogan eskegi dudana Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|