Itzuli orri nagusira Bidali hau

Al Gore-ren ondoren, Annie Leonard-en "Gauzen istorioa"

© cc-by-sa  Goio A. ¦ 2009-08-20 ¦ 08:57 ¦ zinema

Planetaren beroketa jorratzen zuen Egia deseroso bat (Al Gore. 2006) liburu eta film arrakastatsuaren ondoren, Annie Leonard ikertzaile estatubatuarraren Gauzen istorioa (The story of stuff) dokumentala etorri da.

AEBen datuak erabilita, kontsumo-kultura kritikatu eta egungo ekoizpen sistemaren jasanezintasuna azaltzen du Leonardek ikus-entzunezkoan.

Publizitatea

Marrazkiekin jantzitako hitzaldi-dokumentala 2007. urtean jarri zuten sarean; ordutik hona, lau milioi lagunek baino gehiagok ikusi dute bideoa.

Dokumentalaren beste bi zatiak gaztelerazko azpitituluekin: Bigarren zatia.

Hirugarren zatia.

Erantzunak

#1. Re: Al Gore-ren ondoren, Annie Leonard-en "Gauzen istorioa"

gorkaazk ¦ 2009-08-21 ¦ 04:40

Optimistegia.

Leherketa demografikoa, petrolioarekiko menpekotasuna, armaden gastuetan lehiaketak...

Ņu saldoa amildegirantz legez, aurrekoak gelditzeko oihukatu atzekoei baina atzekoak aurrean joateko ametsetan.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz