|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Eliseo Gil eta Idoia Filloy epailearen aurrera gaur© cc-by-sa Juan Martin Elexpuru ¦ 2009-06-30 ¦ 08:33 ¦ historiaEpailearen aurreko deklarazioek, batetik, eta iritzi-artikulu, txosten berri, hitzaldi eta abarrek, bestetik, aktualitatera ekarriko dute Iruña-Veleiako auzia hurrengo egunetan. Epailearen aurrera.Gaur, ekainak 30, eguerdiko 12etan, Eliseo Gil zuzendari ohia eta Idoia Filloy zuzendarikide ohia epailearen aurretik pasatu beharko dute deklaratzera. EuskoTrenek kerella sartu diete iruzur delituarengatik, eta 600.000 euro eskatzen dizkiete. Baina hau ez da duten auzi bakarra: Arabako Foru Diputazioak faltsifikazioa eta ondareari kalteak leporatzen dizkiete Lurmeneko hainbat kideri, eta honetaz erantzutera ere joan beharko dute datozen asteetan. Iritzi-artikulu interesgarria.Jabi Otxoa de Alda Historian lizentziatuak oso artikulu argigarria idatzi du auziaz Noticias de Alava agunkarian (ekainak 26): "Iruña-Veleia, verdadero?":http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2009/06/26/opinion/d26opi5.1278912.php Koenraad Van den Driessche geologoaren txostenaZer esana emango duen txostena. Koenraad Van den Driessche geologoak ondorengo txostena idatzi du: "El problema de la falsedad-autenticidad de los ostracones de Iruña-Veleia. Evidencias físicas.":http://www.scribd.com/doc/16921807/El-problema-de-la-falsedadautenticidad-de-los-ostracones-de-IrunaVeleia Hitzaldia GasteizenUztailaren 7an, asteartea, 19:30, hitzaldia Gasteizen, Goiuri/Villasuso Jauregian. Hizlariak: Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru. Hona hemen kartela.
Erantzunak#1. Villa Suson ez?Gasteiztik ¦ 2009-06-30 ¦ 09:44Entzun dut Goiuri jauretxea ez ote dieten utziko... Badakizue, inputatuei ezin ba azalpenak ematen utzi... #2. Re: Eliseo Gil eta Idoia Filloy epailearen aurrera gaurJuan Martin Elexpuru ¦ 2009-06-30 ¦ 10:21Espero dugu ez direla hain astakiloak izango. Terraeantiquae foroan aurki daiteke gorabehera horren gaineko ika-mika: http://foroterraeantiqvae.ning.com/profiles/blog/show?id=2043782%3ABlogPost%3A48871&page=10#comments #3. Re: Eliseo Gil eta Idoia Filloy epailearen aurrera gaurJuan Martin Elexpuru ¦ 2009-07-01 ¦ 10:33Gaurko prentsan gaiaz: Eliseo Gil Euskotren-ek jarritako auziagatik agertu da epaitegian "Eliseo Gil presta declaración como imputado SU TESTIMONIO DE AYER SE ALARGÓ DURANTE MÁS DE TRES HORAS":http://www.noticiasdealava.com/ediciones/2009/07/01/sociedad/alava/d01ala8.1283280.php Presentó el informe de un arqueólogo para avalar la autenticidad de los hallazgos de Iruña Veleia #4. Eliseo Gil Iruña-Veleiaz mintzatuko da gaur GasteizenJuan Martin Elexpuru ¦ 2009-07-07 ¦ 13:40Gaur, Uztailak 7, asteartea, 19:30, hitzaldia Gasteizen, Goiuri/Villasuso Jauregian. Titulua: "Iruña-Veleiako grafitoak, egiazkoak?" Hizlariak: Eliseo Gil, Idoia Filloy, Koenraad Van den Driessche eta Juan Martin Elexpuru. Jakinmin handia piztu du gaurko hitzaldiak, Eliseo Gilek eta Idoia Filloyk lehenengo aldiz hitz egingo baitute publikoaren aurrean auzipetu zituztenetik. Gogoratu behar da joan den astean hiru aldiz deklaratu behar izan zutela epaileen aurrean inputatu gisa. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohistoria gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|