Teknologia albisteak
2

Nazioarteko Moonwalk eguna, Jacksonen omenez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2009-06-29 : 10:06

Datorren asteazkena, uztailak 1, nazioarteko Moonwalk eguna izendatu dute, Michael Jacksonen omenez. Moonwalk edo ilargiko ibilera da bere ekarpen koreografiko ezagunenetakoa. Trukoa bideo honetan azaltzen du irakasle batek.

Thriller

Thriller

Dena dela, pauso zehatz horrek baino gehiago, agian Micheal Jacksonen dantza oroituena Thriller bideokoa da. Osorik egiten zaila da (baina entrenamenduarekin, lortu daiteke, ikus lehen bideoa behean), baina nork ez du imitatu zombien urrats basiko parea? (Darth Vaderren bideokoa, bigarrena behean, errazagoa).

Ezkontza batean:

Darth Vader eta lagunak ere bai:

Beste bideo bat, dantza honen eragina globala izan dela erakusteko. Bollywoodeko ale hau plagio hutsa da, baina horrez gain ere, Indiako zinemako hainbat dantza klipetan dago, duda barik, Michael Jacksonen eragina.

Erantzunak

loveof74
2009-06-29 : 14:52

ta zeinek izandatu du nazioarteko egun hori? Merkataritzari eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Konferentziak?

Nazio Batuen Erakundeak?

UNESCOk? UNICEfek?



kokoteraino nago "-ren eguna"ri buruz



Eta zer egingo degu MJ gustatzen ez bazaizu? Pertsona publikoa zen, eta kitto.



Akaso bihar Diaz de Cerioren eguna ospatuko dugu? zergatik? Gol bat sartzeagatik?



(bai, astelehen gogorra :D)

Urtzi Azkue
2009-07-07 : 11:41

Oin maikeljason sobredosise... Moonwalk infinitua: norberak bideoak igotzeko...


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago