|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Xabier Lapitzek agur esan dio Radio Euskadiri© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-06-26 ¦ 11:21 ¦ hedabideakZazpi urtez Radio Euskadi gaztelaniazko irrati publikoan Boulevard saio aurkeztu du Xabier Lapitzek. Batzuek diotenez, bota egin dute, baina kontratua bukatu zaiola ematen du, eta zuzendaritza berriarekin... Bere azken lanetako bat, EITBko zuzendari berria, Alberto Surio, elkarrizketatu izana. Gaurkoa izan du azken irratsaioa. Erref.: Xabier Lapitzek agur esan dio Radio Euskadiri (www.eitb.com) Erantzunak#1. ProfesionalaIban Arantzabal ¦ 2009-06-26 ¦ 12:08Profesional moduan joan da ba. Egin duen agurrean ez du amorru printzarik ere erakutsi. Entzule batzuek, berriz, ez dute oso ondo hartu. Lehen irratian entzun ahal izan ditugun grabazioetan haserre puntua nabaria zen. Entzun daiteke Lapitzen agurra EITBko webgunean. #2. Re: Xabier Lapitzek agur esan dio Radio EuskadiriUnai ¦ 2009-06-26 ¦ 12:16Radio Euskadi baino gehiago interesatzen zait Euskadi Irratia. Inork ba al daki zerbait gertatuko denari buruz? #3. Re: Xabier Lapitzek agur esan dio Radio EuskadiriBittorio Maortua ¦ 2009-06-26 ¦ 13:13Behin batean ba omen zen arau bat kazetaritzan, norbera protagonista ez izatearena. Egun berriz "komunikadore" ezagunak hedabide batetik alde egiten duen egunean (edo kaleratzen dutenean) saio osoa horren inguruan montatzen du. "Yo" askotxo entzun dut gaur Radio Euskadin. #4. Re: Xabier Lapitzek agur esan dio Radio EuskadiriBittorio Maortua ¦ 2009-06-26 ¦ 14:56#5. Re: Xabier Lapitzek agur esan dio Radio Euskadirisapi ¦ 2009-06-26 ¦ 16:02Norbaitek al daki non lortu daitekeen Radio Euskadi edota Euskadi Irratien solasaldi politikoen partehartzaileen zerrenda? Ariketa politiko interesgarria (eta dibertigarria, ezin ukatu) litzateke aladaketaren aldaketak zerrendatzea... datorren astean oporretan noa, eta ezin dut neuk egin, norbait animatuko al da? #6. Botatzea? ba baiIrrati entzulea ¦ 2009-06-27 ¦ 00:34Nik entzun dudanez kontratua 2010. urtera arte zeukan, baina etxera joan dadila esan diote. Udan udakoak egongo dira, eta uda ostean... "kazetari profesional independienteak terrorismoaren kontrako eta demokraziaren aldeko "pedagogia" egingo dutenak". #7. Penarik ezbordaberria ¦ 2009-06-27 ¦ 07:38Lapitzek Madrileko tertulianoz bete du bere programa, ezker abertzalerikiko "fobia" nabaritzen zitzaion, mespretxua preso eta torturatzailekiko, ofizialismoarekiko atsekimendu disimulogabea,...gauza on bat entzule askori Euskadi irratira bideratu gaitu oraingoz nahiko txukuna goizeetan baina ez dakit hemendik aurrera. #8. Garbiketa profesionalaEneko ¦ 2009-06-27 ¦ 12:07Esaeren arabera, Lehendakaritzatik zuzendutako garbiketa profesionala izan omen da. Lopez ez zela hurbilduko Radio Euskadira Lapitz kaleratu arte eta elkarrizketetan galderak aldez aurretik pasatu arte. #9. Re: Xabier Lapitzek agur esan dio Radio Euskadirijoseba ¦ 2009-06-29 ¦ 16:16bere fobia eta filiak gorabehera, ukaezina da audientzia lider izan dela Lapitz bere programarekin. audientzia ez da guztia, noski, baina asko bai. #10. Re: Xabier Lapitzek agur esan dio Radio Euskadiribittorio maortua ¦ 2009-06-29 ¦ 20:58#11. Xabier Lapitz Onda Vasca-neneko ¦ 2009-09-03 ¦ 13:40Xabier Lapitz Grupo Noticias taldeko Onda Vasca Irratiak fitxatu du eta "Euskadi Hoy" irratsaioan arituko da irailaren 14tik aurrera. Bestalde, Onda Vasca-Grupo Noticias delakoaren albistegietako zuzendaria Susana Martín izango da, aurrerago Boulevard saioko zuzendaria izandakoa. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagohedabideak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|