|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bandera kontuak: militarren maniobrak Gorbeian© cc-by-sa Eneko Zuloaga ¦ 2009-06-26 ¦ 09:08 ¦ politikaBandera trapu bat da / haizerik ez badabil. / Ostera haizea dabilenean oso bestelakoak dira gauzak / eta bandera / trapu bat da. (H. Cano)
Posta elektronikoetan gora eta behera omen dabiltza argazkiok, niri neuri gaur arratsaldean bidali dizkidate. Egunotan ikusi ditugu espainiar ejerzitoko hegazkin militarrak aurrera-atzera, maniobretan edo. Ondokoa, baina, bestelako helburuekin egin dela ematen du... GorbeGurutzea.jpg 19KB (20258 byte) Erantzunak#1. Re: Bandera kontuak: militarren maniobrak GorbeianTarratian ¦ 2009-06-26 ¦ 09:44Lehen anahikoa argi ez zutenentzat, orain argi dago zein diren militarren helburu militarrak inoiz Euskal Herrira bestela etortzen badira. #2. Marichu sube al alto y verás...Jozulin ¦ 2009-06-26 ¦ 09:56Bai, bolo-bolo dabiltza argazkiok posta elektroniko bidez: La Krus del Gorbea konkistatu berria. Bat eta bi.
Ai Maritxu, hamaika ikusteko jaio zinen. Kanta dezagun denok: En el monte Gorbea, en lo más alto Mari, sube, escúchame, Marichu sube al alto y verás, #3. Re: Bandera kontuak: militarren maniobrak GorbeianSustatu ¦ 2009-06-26 ¦ 10:09Eusko Alderdi Jeltzaleak jakinarazi du galdera zuzenduko diotela Espainiako Defentsa ministroari kontu honen inguruan, eta baita Bizkaian F-18 hegazkinekin egindako maniobra batzuen inguruan. Horrez gain Arratiko bailarako EAJko uri batzarrek mendi ibilaldia antolatu dute Gorbeiako gailurrera uztailaren 4rako. Informazio gehiago EAJren prentsa-oharrean. #4. Perejilxuriken ¦ 2009-06-26 ¦ 12:05Perejil uhartearekoaren antza hartzen diot nik, Vascongadas bertsioan ;) #5. Krus de Gorbea, gure gaseosieLuistxo ¦ 2009-06-26 ¦ 13:07Neuri, Perejil barik, ekarri dit gogora Cruz de Gorbea gaseosa apokrifoaren iragarki sorta. Hemen entzungai batzuk: #6. Re: Bandera kontuak: militarren maniobrak GorbeianGorbeiako larran ¦ 2009-06-26 ¦ 14:40FJ.Lopez eta bere transbersalak zabal-zabal dira, baina #8. Re: Bandera kontuak: militarren maniobrak GorbeianLuistxo ¦ 2009-06-27 ¦ 10:12Zaldieroak ere Perejileko analogiari begiratu dio. Bestetik, hor dugu Iwo Jima:
#9. Krus del gorbeaJozulin ¦ 2009-06-27 ¦ 18:17>>Cruz de Gorbea gaseosa apokrifoaren iragarki sorta Et et et et. Iragarkiak izango dira apokrifoak baina Gaseosa Cruz de Gorbea erreala da, "gourmet" eta "connaisseur"-en gozamenerako.
#10. Pateeeeeeetik, eup!patxi lurra ¦ 2009-06-28 ¦ 16:48Militarrek Gorbeiarena egitea, pikoloek Aresoko Olentzeroren lapurketa eta Inestrillasek bereak egitea ulertzen dot, ultraespainiarrak dira eta oso argi deukie zein dan euren aberria, euren bandera eta euren hizkuntza. #11. Gorbeiako gurutzeaSustatu ¦ 2009-06-28 ¦ 17:03Gipuzkoako Foru Aldundi Kultura sailak Gorbeiako gurutzearen argazki zahar parea askatu ditu Argazkiak.org gunean. Indalezio Ojangurenen fondokoak dira, eta Ojanguren bera agertzen da irudietan.
#12. Eskerrikasko Guardia Civil-arijoseba ¦ 2009-06-29 ¦ 16:25bai, bai, eskerrikasko bandera gorbea puntan jarriz, inork zalantzarik bazuen, euren kareta eta trikornioak kendu dituztelako. pica en flandes edota piperpotoa gorbean. #13. Ikurren guda (baita itsasoan ere)xuriken ¦ 2009-07-03 ¦ 00:30Bandera kontuez ari garela, akordatu naiz lurrean ez ezik itsasoan ere izan direla azkenaldian "ikurren guda"rekin zer ikusirik duten gertakariak (akaso baita airean ere). Lehenik eta behin, saiatuko naiz azaltzen itsasoan zeintzuk diren banderei dagokienean jarraitu beharreko neurri zorrotzak. Itsasontziak matrikulatuta dauden Estatuaren bandera eraman behar dute txopan. Estatu espainolean derrigorrezkoa da, beti, itsasoan naiz portuan (ezagutzen ditudan herri guztietan da halaxe). Gero, kortesiazko banderak daude. Normalean, kortesiazko bandera edozein izan daiteke (baita pirata ere). Eta, Estatu espainolean, erkidego autonomoen banderen erabilera zehatz mehatz arautua dago. Itsasontziek, beraz, ikurriña eraman dezakete, beti ere Espainiako bandera behar bezala kokatua badute (txopan) eta estatukoa baino txikiagoa bada. Kortesiazko banderak itsasontziaren (kasu honetan beleroaren) ababorreko obenkean (mastatik karel ondora doan kableetako bat) jartzen dira, eta halaxe egin behar da ikurriñarekin. Beste herrialde bat bisitatzen denean, kortesiazkoa bezala uler daiteke baina zenbait uretan derrigorrezkoa da bisitatzen den Estatu horretako zapia aideratzea. Kasu honetan, istriborreko obenkean egin ohi da. Gipuzkoako itsasontzi batek Lapurdira joan nahi badu, beraz, atzean bandera espainola eraman beharko zukeen (besteak baino handixeagoa), ezkerrean ikurriña eraman dezake (nahi badu) eta eskuinekoan, printzipioz, frantsesa. Lapurdiko gipuzkoara datorrenean, berdin, txuri-gorri-urdina gorri-horiagatik aldatuz, eta alderantziz. Noala harira. Hondarribian, esaterako, azken aldian (Jaurlaritza berria osatu aurretik ere) Guardia Zibila portuko irteeran maiz egoten dela entzun dut, itsasoratzen diren barkuak behatu eta legedia betetzen ote duten kontrolatzeko. Ez baduzu betetzen, geldi zaitzakete, baita isuna jarri ere. Aste honetan, gainera, erakunde armatu horretako txalupa azkar bat iritsi omen da Kontxako badiara, "zodiac" batek lagunduta. Eta handia zain zegoen bitartean, txikia inguruetan ainguratutako itsasontziak miatzen aritu omen zen. Ez dakit banderen gudan ari ote ziren ala ez. Lotura honetan Estatu espainoleko legedia irakur daiteke (Armadaren itsasontziei ere egiten die erreferentzia). Eta beste honetan argibide gehiago. Hori bai, ez dei nazionalista gero! Hona pasarte mamitsu batzuk: "El izado de la bandera del país anfitrión se hará en la driza de señales disponible más exterior de la banda a tierra y en tanto esté izada la bandera nacional. El tamaño será siempre inferior a la bandera nacional". "Con independencia de que el izado de la bandera nacional del país como cortesía —como su propio nombre indica— no es exigible a ninguna unidad de la Armada, el izado del torrotito en puerto o fondeadero extranjero ya es en sí mismo una muestra de cortesía". "Las banderas y enseñas reconocidas en los Estatutos de las Comunidades Autónomas podrán izarse en puertos nacionales y aguas interiores, pero siempre al mismo tiempo que el Pabellón nacional y con el tamaño que se determina en el artículo segundo". #14. Re: Bandera kontuak: militarren maniobrak GorbeianUnai ¦ 2009-07-03 ¦ 01:17Mendizalea naz eta Gorbeia aldea gustoko dot baina aspaldian ez naz egon eta bandera españolaren kontuarekin, azken egunotan joateko gogoz eta ezinez nagoenez, jakin nahi neuke ia inposiziozko bandera hori ondiokan Gorbeian jarrita dauen ala kapazak izan garen hartu eta kentzeko begi bistatik. Badira egun dexente militarrek jarri euiela eta suposatu gure neuke handik kendute dauela iadanik. Iñork baldin badaki.... #15. EAJk mendirako bidea hartu duSustatu ¦ 2009-07-05 ¦ 08:37Hemen gorago iragarritakoa, EAJk deitutako Gorbeia mendira ibilaldia, atzo egin zuten. Iñigo Urkullu EBBko presidenteak hitz egin zuen bertan eta besteak beste esan zuen: "Komunikabideren batek erraz dauka gaurkoan titularra emateko lana "EAJk mendirako bidea hartu du". Prentsa oharra osorik hemen. Ikurrina mordoa eraman zuten mendizaleek, eta hemen ikus daiteke argazki sorta bat. Lainoa izan zuten eta agian ez zen horregatik Espainiako militarrek lortutakoa bezalako efekturik lortu, baina bandera benetan handi bat ere igo zuten jeltzaleek. #16. Re: EAJk mendirako bidea hartu duSustatu ¦ 2009-07-06 ¦ 08:34Argazkiak.org-en ere azaldu dira "Gorbeiako ikurriñak.":http://www.argazkiak.org/xa2/tag/gorbeia/
Hona Iñigo Urkullu manifestua irakurtzen:
#17. Re: Bandera kontuak: militarren maniobrak GorbeianMikel ¦ 2009-07-06 ¦ 12:22PNVk egindako desagrabioa ikusita argi geratu da eguraldi maparen kontrola galdu dutela. Espainolek eguzkiarekin, jeltzaleek lainotuta. #18. Re: Bandera kontuak: militarren maniobrak GorbeianPlaza ¦ 2009-07-06 ¦ 12:50EAJk badaki eguzkipean zein laino artean ibiltzen. Sasoi ilunagoetan ibilikoak eta orain baino gorriagoak ikusittakoak eta jasotakoak bagara. #19. abuztuaren 15an nafarroaren bandera Gorbeianbizkaiko nafarra ¦ 2009-07-08 ¦ 09:59Abuztuaren 15an Orreagaren bataila gogoratuz Bizkaiko nafarrak gure bandera jarriko dugu Nafar erreinuaren mendi gailur nagusietan (Gorbeia barne) 1512rarteko euskal estatu bakarra gogoratuz. #20. para que se jodaneneko ¦ 2009-07-10 ¦ 00:48Zabaldun agertu da Noticias de Alavan ateratako albistea hau: Mandos militares decidieron en una comida colocar la bandera espanola en la cima del Gorbea . Albistearen arabera, militar eta espioi espainolen arteko bazkari batean sortu omen zen Gorbeiako gurutzean ikur espainol erraldoia ipintzeko ideia: "Para que se jodan" eta "ahora es cuando hay que demostrarles que estamos aqui. A Patxi Lopez le encantara". esan omen zuten bazkari horretan ... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|