|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Berdea eta urdina, kolore berdina© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-08-21 ¦ 15:45 ¦ jokoakHarrigarria badirudi ere, espiral berdeak eta urdinak kolore berekoak dira, #00FF96 kolorekoak, hain zuzen. Bata bestea baino berdeago ikustea efektu optikoa baino ez da.
Espiral osoa ikusita, oraindik nabariagoa da urdinaren eta berdearen arteko diferentzia.
Beste efektu optiko honetan, fijatu mugitzen ari den zirkuloan hainbat segunduz, eta gero desbideratu begirada zirkuluaren erdialdera. Desagertzen den zirkulua berdea dela irudituko zaizu.
Zer dela eta ikusten dugu berdea, arrosa kolorea desagertzen denean? Beste irudi honetan dago azalpena:
Kolore bat desagertzean, aurkako kolorea ikusten du gure begiak. Alegia: -Horia > Morea -Urdina > Naranja -eta abar Erref.: Berdea eta urdina, kolore berdina ae8ugx.jpg.gif 29KB (29987 byte) |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|