|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet ETAren hausnarketaren berri esklusiban omen du TVEk© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-06-25 ¦ 10:31 ¦ politikaTVE telebista publiko espainiarrak dio ETAren hausnarketa prozesuaren ondorioak jakin dituela bere ikerketa taldearen bidez. Jakin dutenetik, izenburu hau ondorioztatu du TVEk: "Independentzia lortu arte hiltzen jarraitu." Irudiak ere publiko egin ditu TVEk, ustezko ETAkideak ordenagailuekin.
Webean ez dute esaten irudiok antzezpena diren edo ez. Datozen egunetan emango dituzten erreportaia batzuetan zabalduko dute guztiaren berri. Bizpahiru esaldi gaztelaniaz, horixe da oraingoz aurreratu dutena, ez da asko, baina hona ikerketa harrigarriaren beste puntu pare bat:
TVEk dio hausnarketa hau hiru urteko ziber-asanblada baten ondorioa dela. Argazki pare bat ere jarri dute, ETAko batzuk ordenagailu baten aurrean. Hemen ETAko bat kafea hartzen ordenagailu aurrean.
Antzezpena dirudite irudiok, baina ez dakigu, TVEk ez baitu zehaztu, behintzat Interneteko lotura hauetan. Bideoan ere irudi horiek ikusten dira. Eta asanblada zaharrago batekoak ere bai, egiazkoagoak izateko itxurarekin horiek. ETAk bere hausnarketez emandako azken azalpenetan (Gara egunkarian elkarrizketa bat), hiru urteko kontu bat baizik, azken udaberri honetako hausnarketa batez mintzo zirela ematen zuen. Uda hasi baino lehen jakinaraziko omen zuen ETAk hausnarketaren berri. Urtaroa hasi da, eta oraingoz ez da agiri edo informazio zehatzik argitaratu, baina juxtu uda hasi baino lehen izan zen azken atentatua, Eduardo Puelles poliziaren hilketa Arrigorriagan. Erantzunak#1. Irudiakxuriken ¦ 2009-06-25 ¦ 11:20Oker ez banago, irudiok orain ez urte asko Telecincok "esklusiban" botatako bideo hauetatik ateratakoak dira. Bi aurkitu ditut Youtuben, ez dakit zein den originala: Bat Bi #2. Re: ETAren hausnarketaren berri esklusiban omen du TVEkxabi ¦ 2009-06-25 ¦ 13:01Albisteak dioenez iturria TVEko ikerketa taldea da. Apustu egingo nuke Espainiako Barne Sailak, edota zuzenean Poliziak iritsi arazi duela informazio hau TVEra. #3. Re: ETAren hausnarketaren berri esklusiban omen du TVEkarrikitaun ¦ 2009-06-25 ¦ 18:44Xabirekin ados nago.Kontua da Rubalcabak ez duela horrek duen inpaktu telebisiboa, gainera kapituluka emango dute, uauuu! Zertara dator orain? Ziurrenik 50. urtebetetzerako utzi nahi ziguten sorpresa zapuztu nahi diete. Nola iragarriko dute San Inaxio egunean urrezko ezteirena? txispaz armaturik? ikusiko dugu. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|