|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Euskalgintzako hiru langile atxilotu dituzte, ETAkoak direlakoan© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-06-23 ¦ 15:26 ¦ politikaEspainiako Poliziak hiru lagun atxilotu ditu gaur goizean Gipuzkoan, ETAkide izatea leporatuta. Patxi Uranga oriotarra, Olatz Lasagabaster usurbildarra eta Ainara Vazquez astigarragarra. Hirurak euskalgintzako ekimenetako langileak dira: Hik Hasi, Gaztezulo eta Bagerakoak. Baltasar Garzon epailea bertan zela erakunde hauen egoitzak miatu ditu poliziak gaur goizaldean. Patxi Uranga Gaztezulo aldizkariko kazetaria da eta Ainara Vazquez Bagera Donostiako Euskara Elkarteko administraria. Olatz Lasagabaster Hik Hasi hezkuntza ekimeneko langilea da, eta izen bereko aldizkarian egiten zuen lan gaur arte. Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster haren bikotekidea, Usurbilgo Ugaldea industria guneko etxebizitza batean atxilotu dituzte bart. Berri agentzia batzuen arabera, 75 kilo lehergai aurkitu dituzte bertan. Atxilotutako bestea, Ainara Vazquez donostiarra da eta Astigarragan atxilotu dute. Bi etxebizitza horiez gain, pertsona hauen lantokiak miatu dituzte. Miaketak Bagera eta Hik HasinBagera eta Gaztezulok elkarrekin dute egoitza Donostian, eta bertan Ainara Vazquez eta Patxi Urangaren ordenagailuak hartu ditu poliziak, ez besterik. Uranga kazetaria da Gaztezulon baina bere ordenagailua gabe, aldizkariak aurrera egiteko modua badu. Aldiz, Vazquezen ordenagailuan Gaztezulo aldizkariaren zein Bagera elkartearen kontularitza, agiri eta paperak zeuden, eta hauek gabe geratu dira une honetan. Miaketa hau Baltasar Garzon Entzutegi Nazionaleko epailea bertan zela egin da. Hik Hasiren egoitzan (hau Donostiako Errekalde auzoan) ere izan da Garzon epailea eta han ere, Olatz Lasagabasterren lanpostua ukitu dute, ez besterik. Bere paperak eta ordenagailua eraman ditu poliziak. Hik Hasi aldizkaria erredaktatzen egiten zuen lan Lasagabasterrek. Poliziak esan du hiru lagun hauek ETAkide legalak direla, atentatuak egiteko prest zeudela, baina oraindik ekintzarik ez dutela egin. Informazio gehiago euskaraz Berrian eta EITBn. Erantzunak#1. Atxilotuei elkartasunaGaztezulo / Bagera ¦ 2009-06-23 ¦ 16:43GAZTEZULO aldizkariko eta BAGERA Donostiako Euskaltzaleen Elkarteko langileen eta zuzendaritzen oharra komunikabideei eta euskal jendarteari:
#2. Re: Euskalgintzako hiru langile atxilotu dituzte, ETAkoak direlakoanHik HAsi aldizkaria ¦ 2009-06-23 ¦ 18:59GURE KIDEARI ELKARTASUNA #3. Re: Euskalgintzako hiru langile atxilotu dituzte, ETAkoak direlakoanSustatu ¦ 2009-06-23 ¦ 19:18Patxi Uranga atxilotuak, Gaztezulon baino lehenago, Orio eta Aiako Karkaran egiten zuen lan, eta Karkarak ere ohar bat kaleratu du. #4. Irutxuloko Hitza eta Bizarrain elkarteaSustatu ¦ 2009-06-24 ¦ 09:36Irutxuloko Hitza egunkariko langile eta zuzendaritzak ere bat egin du bere eskaeran Bagera eta Gaztezulorekin. Hona agiria. Donostiako Altza auzoko Bizarrain elkarteak ere oharra kaleratu du. #5. Re: Euskalgintzako hiru langile atxilotu dituzte, ETAkoak direlakoaniturrizar ¦ 2009-06-24 ¦ 10:01ETArekin zerikusirik ez badute, primeran. Ia lehenbailehen askatzen dituzten. #6. iturrizarrizakarias ¦ 2009-06-24 ¦ 12:04ETArekin zerikusirik ez badute, primeran. Ia lehenbailehen askatzen dituzten. #7. Re: zakariasiturrizar ¦ 2009-06-24 ¦ 14:23Guztiz ados: Giza eskubide guztiak gizaki guztientzat. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|