Itzuli orri nagusira Bidali hau

Delinkuentzia: gehiegi puztutako beldurra

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-06-19 ¦ 07:32 ¦ hedabideak

Erreportaje zabala egin du Argiak delinkuentziaren inguruan. Jendeak delinkuentziaz gero eta beldur gehiago du, baina datuei begiratuta ez omen dago igoera nabarmenik. Komunikabideek bultzatzen omen dute irudi hori batipat eta segurtasun enpresen aldetik interes handiak daude.

Erref.: Delinkuentzia: gehiegi puztutako beldurra (www.argia.com)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Re: Delinkuentzia: gehiegi puztutako beldurra

bittorio maortua ¦ 2009-06-21 ¦ 23:25

Salhaketa gisako elkarteek urteak daramatzate salatzen nola Fiskalen urteroko txostenek delinkuentziaren hazkunde datuak puzten dituzten. Segurtasuna lehenengo arreta mailara igotzea da kontua. Espetxea bera negozio biribila da, preso bakoitzeko Estatuak gastatzen duen dirutzak enpresa asko aberasten du, eraikuntza, segurtasuna... Gero eta makrogartzela gehio eraiki nahia ez da harritzekoa.

Delinkuentziari beldurra: "Made in USA" den politika hau ez da hedabideen eta segurtasun enpresen kontu hutsa. Beltzak, al Qaedakoak... Jendea hezurretaraino beldurtu, alienatu, benetako arazoetatik euren kezka desbideratu... agintarien esku utzi denon oraina ta geroa.

Azkunak esan zuen... "guerra al navajero". Gero joango da bere jantzirik onenekin Ercilla Hotelera edo Zezen-plazara, milioiak barra-barra ohostu eta Ogasunari ezkutatu dizkiotenekin aperitifa hartzera.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz