|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Zugaz.com: gazteendako sare sozial euskalduna© cc-by-sa Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop. Elk. ¦ 2009-06-19 ¦ 07:40 ¦ sare-sozialakLehendik ezagutzen ditugu Facebook eta Tuenti . Bada, Zugaz.com ere horrelako sare sozial bat da gazteendako. Argazkiak, bideoak eta beste zenbait kontu konpartitu ahal izango dituzte gazteek webgune honetan. Horrez gain, jokoak ere badaude, webgunean bertan jolastu ahal izateko. Goienak sortu du webgunea eta euskara hutsean dago. Behin zure erabiltzailea edo Soslaia sortuta, eduki hauek aurkituko dituzu Zugaz.com-en (14 urtetik beherako gaztetxoek nagusiren baten laguntzarekin sortu beharko dute Soslaia):
Lagunekin egoteko leku seguruaEuskaldunon komunitatea da Zugaz.com eta hori horrela izanda ez da milioika erabiltzaile izango dituen webgune bat, sare sozial askorekin gertatzen den moduan. Gutxiago izatera, aldrebeskeriak antzematea ere errazagoa da eta, beraz, komunitate segurua duzu Zugaz.com. Zuk zeuk klik bakarrarekin argazki edo bideoren bat ez baduzu egokitzat ikusten eta Goienako administratzaileak segituan jakingo du iritzi hori. Gazteenen kasuan, Internet familian kontsumitzera gonbidatzen dugu jendea. Alde teknikoaCodesyntax enpresa eibartarrak burutu du lan teknikoa. hilabetetako lana izan da, baina azkenean txukun geratu da zugaz.com Arduradunak CS-ko lagunak dira. Animo, animo!Anima zaitez eta sortu zure soslaia! Erantzunak#1. Re: Zugaz.com: gazteendako sare sozial euskaldunaH. Etxeberria ¦ 2009-06-18 ¦ 21:25Zorionak, eta eskerrik asko! #2. Re: Zugaz.com: gazteendako sare sozial euskaldunaEgiluz ¦ 2009-06-18 ¦ 23:51Eskerrik asko codesyntaxeko guztiei beti zabizielako euskerea ta teknologia barriak lotzen. Zorionak! Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagosare-sozialak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|