|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Bertsolantegia ikastaroa izango da uztailaren 1etik 3ra Villabonan© cc-by-sa Bertsozale Elkartea ¦ 2009-06-19 ¦ 13:05 ¦ bertsolaritzaBertsozale Elkarteak Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ikastaroa da Bertsolantegia. Hirugarren edizioa da aurtengoa eta lehenengo aldiz Bertsozale Elkarteak Villabonan duen egoitzan burutuko da uztailaren batetik hirura. Bertsolaritza eta bertsogintzaren inguruan dauden kezka, gogo eta nahiei erantzuteko asmoz, hiru gai multzo edo ikuspegi landuko dira: bertsolaritza eta kazetaritza, bertsolaritza eta hip-hop-a eta nortasuna bertsotan edo bertsolariengan. EGITARAUA 2009-07-01 asteazkena Kazetaritza eta bertsolaritza: hitzez hitz. 9:30/9:40 Lan egunaren aurkezpena: **Beñat Gaztelumendi** 9:45 /10:30 Hitzaldia: Bertsolaritza Irratigintzan. Hizlaria: Xabier Sukia 10:30/11:15 Hitzaldia: Ahozko kazetaritzan. Hizlaria: Estitxu Fernandez 11:15/11:45 Atsedena 11:45/12:30 Hitzaldia: Bertsolaritzaren kazetaritza. Hizlaria: Gari Berasaluze 11:45/12:30 Mahai-ingurua: Zein kazetaritza egin nahi dugu? Hizlariak: Xabier Sukia, Estitxu Fernandez eta Gari Berasaluze Gidaria: **Beñat Gaztelumendi** 13:30/17:00 Bazkaria eta atsedena 17:00/19:00 Tailerra: Ariketa komunikatiboa Irakaslea: **Beñat Gaztelumendi** 20:30 Bertso-saio periodistikoa Bertsolariak: **Xabier Sukia, Beñat Gaztelumendi, Uxue Alberdi, Jokin Labaien. Gai-jartzailea: Josu Goikoetxea** 2009-07-02 osteguna Bertsolaritza eta Hip-hop-a 9:30/9:40 Lan egunaren aurkezpena: Jon Martin. 9:45 /11:00 Hitzaldia: De Rap(e)atzen. Hizlariak: Eneko Axpe “Maixa” eta Endika Lahaine. 11:00/11:30 Atsedena 11:30/12:45 Hitzaldia: MC Txirrita Hizlaria: Xabier Silveira. 12:45/13:30 Mahai-ingurua:Ber-showa eta flowa Hizlariak: Xabier Silveira, Aritz Usandizaga, Eneko Axpe “Maixa” eta Endika Lahaine. Gidaria: Jon Martin 13:30/17:00 Bazkaria eta atsedena 17:00/19:00 Tailerra: Taile-Rap Irakaslea: Eneko Axpe “Maixa” eta Endika Lahaine. 20:30 Bertsound system Bertsolariak, MC-ak: Xabier Silveira, Aritz Usandizaga “Aritz Sound System”, Eneko Axpe “Maixa” eta Endika Lahaine. 2007-07-03 ostirala Nortasuna bertsotan eta bertsolariengan 9:30/9:40 Lan egunaren aurkezpena: Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”. 9:45 /10:30 Hitzaldia: Bertsolaria artista bezala. Hizlaria: Egoitz Zelaia 10:30/11:15 Hitzaldia: Nortasunen konfederazioa. Hizlaria: Inaki Gurrutxaga 11:15/11:45 Atsedena 11:45/12:30 Hitzaldia: Bertsolaria: pertsonatik pertsonaiarako zubi. Hizlaria: Oihane Enbeita 12:30/13:30 Mahai-ingurua: Nortasuna bertsotan eta bertsolariengan. Hizlaria: Oihane Enbaeita, Inaki Gurrutxaga eta Egoitz Zelaia. Gidaria: Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”. 14:00 Bertso bazkaria Bertsolariak: Oihane Enbeita, Inaki Gurrutxaga, Egoitz Zelaia Gai-jartzailea: Arkaitz Oiarzabal “Xamoa”. Lekua: Villabona (Gipuzkoa). Bertsozale Elkartearen egoitzan. (Kale Nagusia 70) Oharra: Lotan geratzen aukera eskainiko da doan. Matrikula eta izen-ematea hemen. Prezioa: - Orokorra: 117 euro. - Ikaslea: 99 euro. - UEUko kidea edota EHBEko bazkidea: 59 euro |
Albiste gehiagobertsolaritza gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|