|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Donostia Google Earth-en: 3D eraikinak eta informazio kapa ugari© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-06-15 ¦ 16:14 ¦ geografiaDonostiako Udalak Google Earth-erako informazio mordoa jarri du sarean kontsultagai. Ikusgarriena, hiriko eraikin mordoa 3 dimentsiotan (erdiguneko ia guztiak barne), horietako zenbait detaile handiarekin (gehienak bloke gris gisa).
Prentsa ohar batean Udalak dioenez, "tresna horren bidez, kanpora eta 2016rako hautagaitzara begira sustatu ahal izango da hiria." Orain arte eduki hauek jarri dituzte Google Earth-erako tresna honetan:
Hona eraikinen itxura tridimentsionala Donostiako erdigunean:
Hiriari buruzko informazio ofizial eta urbanistikoa duten hainbat kapa ere bai. Hala nola:
Adibidez, irudi honek erakusten du nola dauden lurrazpiko telefono-lerroak Donostian zehar. Itsatsitako honetan, berriz, lurraren erabilpen baimenduak Ondarreta aldean:
Etorkizunean, are informazio kapa gehiago egongo dira:
InstalatzekoInformazio hau ikuskatzeko Google Earth programa instalatu behar da (beharrezkoa da 4.3 bertsioa edo berriago bat). Deskargatu Google Earth hemendik. Ondoren. Donostiako 3D gidako fitxategia deskargatu behar duzu: cas_donostia_sansebastian.kmz Azalpenak euskaraz daude webgunean, baina Google Earth-eko datuak, soilik gaztelaniaz dokumentaturik aurkitu ditugu. |
GeografiaTagzaniaren eskutik, ezagutu Euskalmapa.com, sareko mapa euskaldun eta libre bat OpenStreetMap erabiliz osatzen laguntzeko ekimen bat.
Albiste gehiagogeografia gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|