|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Nola eman lezake markak balio handiago krisialdian?© cc-by-sa AZK ¦ 2009-06-15 ¦ 08:46 ¦ marketinaGaldera horri erantzungo diote sektoreko hainbat espezialista ospetsuk, hala nola "Joan Jiménezek":http://www.joanjimenez.com/new/ (Social Branding), "Jordi Giménezek":http://brainventures.eu/ (BrainVentures) eta David Riuk ("El nuevo Brand Management" liburua), Donostian izango den IV. Branding hemen eta orain jardunaldian, ekainaren 18an, ostegunez. AZK-k eta Mondragon Unibertsitateako Enpresa Zientzien Fakultateak antolatu dute jardunaldi hau, Gipuzkoako Ganberak, "APG Españak":http://www.apgspain.es/ eta Innobasquek lagunduta. Jardunaldiaren helburuak bi dira: alde batetik, enpresaburuek kontzientzia hartzea marka funtsezko aktibo estrategikoa dela, gero eta merkatu globalagoetan lehiatzeko; eta bestetik, bezeroentzat eta enpresarentzat balioa sorrarazteko balio duten marka-kudeaketako metodologiak ezagutaraztea bertaratuei. Egitaraua: _9:30 aurkezpena, Iosu Zabala (MUko errektorea), Juanjo Brizuela (AZK) eta Pilar Kaltzada (Innobasque). Inskripzioa: oraindik lekua badago. |
Albiste gehiagomarketina gaia duten albiste gehiago
Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|