Itzuli orri nagusira Bidali hau

Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!

© cc-by-sa  Eli ¦ 2009-06-10 ¦ 12:46 ¦ hizkuntza

Hau filologo batek erantzun beharko luke baina badut susmoa gazteleraz erabiltzen den pucherazo hitza ez dela Gaztelako estepatan sortu. Nire ustez litekeena da pucherazo alemanerazko Putsch hitzetik etortzea, hau da, estatu kolpea adierazteko berbatik. Mezu honen erantzunetan azaldu da Eliren iritzia, baina Mitxelena XVI.aren baimenarekin, gure filologo-arima euskotarrak portadara ekartzera behartu gaitu.

Publizitatea

Hitza asko zabaldu zen 1923. urtean Hitler eta koadrilak München hiriko garagardotegi batetik egindako estatu kolpe saioaren ondoren. Almanez, Hitlerputsch edo Hitler-Ludendorff-Putsch esaten diote gertaerari.

Horrez gain, alemanez baditu hitzak beste aldaerak: Putschen aditza litzateke, estatu kolpea jo esateko. Eraberean, kolpista esateko Putschist erabiltzen da.

Beraz, pucherazo euskaraz, hirugarren eskuko mailegua izango litzateke, hau da, gaztelaraturiko alemana euskaratuta.

Noski, konturatzen naiz, igandean gertaturikoa ikusita hitzen jatorriaz hitz egitea askori putchsaren hurrengoa irudituko zaiola.

Barkatu beraz.

Erantzunak

#1. Re: Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!

Eņaut ¦ 2009-06-10 ¦ 13:01

Askotan bezala, Zadi Eroak konponbidea dakarkigu, euskal talibanaren ahotan

#2. Re: Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!

Karlos del Olmo ¦ 2009-06-10 ¦ 13:13

Botoa "eltzearen" truk erostea adierazten ei du gaztelaniaz. Partiduek toki jakin bateko kazikeekin egiten bide zuten.

Hiztegi batean, katalanez, ondokoa dio:

tupinada
Definiciķ: 2. Engany consistent a introduir paperetes en una urna electoral o alterar-ne el compte; cast. pucherazo

DCVB.

#3. Re: Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!

Zuma ¦ 2009-06-10 ¦ 13:20

Eltzekada benetan egokia da kasu horretarako. Espainol hitza ere ez dator gazteleratik, frantsesetik baizik. Espainiako biztanleak -XIX. mendean hegemonismo espainiarra sortu aurretik- kristau bezala ziren ezagunak: hau da, kristau euskaldunak, kataluniarrak, galiziarrak, gaztelarrak, etab. Katoliko izateak egiten gintuen espainiar. Vatikanoak eta Inkizisioak ederki zapuztu zituen geure erreinua zaharraren pentsamendu berri eta aurrerakoiak. Orain, ordea, laizistak garenez, ez digu ezerk lotzen, beraz, gora Naparroako estatua!

#4. Re: Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!

Txistu ¦ 2009-06-10 ¦ 19:37

Gaztelaniazkoa da.
http://buscon.rae.es/draeI/SrvltConsulta?TIPO_BUS=3&LEMA=pucherazo

Bigarren adieran.
Jatorriz latinetik dator.
Tresna horrekin egindakoak izendatzeko XIX. mendean hasi ziran http://es.wikipedia.org/wiki/Pucherazo, Iberiako penintsulan, mas comunmente, Espainian,

Lapikoaz apurtzen zituzten hautesonztiak, Liberalak eta kontsebadoreak,

Zuk diozuna http://www.thefreedictionary.com/putsch.
bestelako jatorria du.
ingelesez coup, http://people.howstuffworks.com/coup.htm Golpe. Horretariko hiru.

Baina hitza "euskotartu" egin nahi badozu, "tx",
Francisco Javier Lopez Alvarez, Patxi Lopez, daukazu. Azken hauteskunde-egunean barik, oraingoetan ez ,aurrekoak egin orduko, epai-agintearen bidez etorritakoa da.
PPren bedeinkpenaz.
Eltzekada, bestalde gaztelaniaren kalko hutsa da. Gordinegia

Mujika hiztegian hirugarren adierak argitu egiten du.
nahiz eta lehen terminoak, apur bat zaharkitua emon,
autarki-marro edo Firefoxeko hiztegietan emonda,
hauteskunde-iruzur/marro/tranpa.


#5. Re: Putxerazo hitza gaztelera dela? Alemana, nire ustez!

Amonamantangorri ¦ 2009-06-12 ¦ 00:13

Putxerazoari horrela deitzen zaio, heltzeko platerkadak banatzea izaten zelako jende pobreari botua erosteko moduetako bat.

Gabairen komiki bateko erreferentziaren bat kenduta, ez dut ez iturri fidagarririk, ez bibliografiarik. Baina igual balio du...

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz