Itzuli orri nagusira Bidali hau

David Carradine masturbazio saio konplikatu batean hil omen da

© cc-by-sa  Sustatu ¦ 2009-06-06 ¦ 09:14 ¦ sexua

David Carradine aktore estatubatuarra Tailandiako hotel batean hil da, bertako agintariek "masturbazioko istripu" gisa deskribatu duten gertakari batean. Nonbait, soka bat zeukan lotuta mutur batean zakilean, eta bestea lepoan, eta era berean armairu batean kateatua zegoen soka. Suizidioa baino gehiago, oker irten zitzaion masturbazio saio baten ondorioa deritzo kontuari Bangkokeko poliziak. David Carradine Kung Fu telesailean egin zen ospetsu, eta berrikiago Tarantinoren Kill Bill film sortan. 72 urte zituen.

Erref.: David Carradine masturbazio saio konplikatu batean hil omen da (www.liberation.fr)

Publizitatea

Erantzunak

#1. Zakill Bill

Luistxo ¦ 2009-06-11 ¦ 08:57

Epitafio aproposa idatzi duo Markos Gimeno hitz-jokalariak.

Erantzun (klik zabaltzeko)

Publizitatea

 Nabigatu euskaraz