|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Guardiolak bere jokalariei Erromako finalean erakutsitako bideoa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-06-05 ¦ 11:40 ¦ kirolaJoan zen astean jokatu zen Europako Champios League-ko finala, Bartzelona - Manchester United. Barçak irabazi zuen, bai erraz irabazi ere. Partida ikusten ari ginen bitartean ez genekiena da, Guardiolak ondorengo bideoa jarri ziela bere jokalariei partida aurretik. Ba, hementxe (jokalariek ikusi zuten zatia 1:12 minutuan hasten da): Guardiolak sarri erabili izan ditu antzeko metodoak bere jokalariak motibatzeko, bai iaz 3. mailan zegoela, bai aurtengo hainbat partidatan ere. Partida hasi aurretik bideo bat edo musika jarri ohi die jokalariei. Joan zen asteko final handirako zeozer berezia nahi zuen eta bere lagun batengana jo zuen: TV3 kateko Santi Padro kazetariarengana. Finala Erromako Estadio Olinpikoan jokatu zen. Hori aitzakiatzat hartuta, bideoan gaur egungo irudiak Gladiator filmekoekin nahastu zituzten eta, bukaeran, Pavarotti Nessun dorma abesten (amaierako "Vincerò! vincerò!" ezagunarekin). Hor goian itsatsi duguna da txapeldunek partida hasi aurretik ikusi zuten bideoa. Bideoaren sarreran bertan kontatzen du Padrok (katalanez) istorioa: nola aukeratu zituzten jokalari bakoitzaren jokaldirik onenak, nola eman zioten bideoa Guardiolari maiatzaren 25ean, eta nola eman zien Guardiolak berak bideoa publiko egiteko baimena: "irabazten badugu, bideoa telebistan emateko baimena ematen dizut". |
Tropeltxoa Tourrean!Tourrarekin batera, Sustatuzaleon artean ere lehiaketa izan dugu, Sustatu tropeltxoan Iban Lizundia Durangokoak irabazi du, eta sari txiki bat du zain. Hortik badabil Iban, jar dadila gurekin kontaktuan, mila esker. Tropela.net-en zerbitzu bikainari mila esker! Albiste gehiagokirola gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|