|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Igor Calzada HPSra© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-06-03 ¦ 16:23 ¦ herri-administrazioakEusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzarako (HPS) Koordinazio Zuzendaria izango da Igor Calzada soziologo donostiarra eta blogaria, independente gisa, bere blogean zehaztu duenez. Euskararen inguruko ikerketa eta berrikuntza alorra ere bere gain izango du. Calzadak beste blogari euskaldun baten lekua hartuko du, Erramun Osarena. Blogaria izateaz gain Twitter eta Facebooken erabiltzaile saiatua da Igor Calzada. Musikaria ere bada Igor, Fastfatum izenarekin egiten du musika. Calzadaren izendapenarekin batera, Lourdes Auzmendi itzultzailea ere HPSra doala jakin da. Kasu honetan, Sustapen zuzendaritzara. EHUko irakaslea da Lourdes Auzmendi, baina egunkari honetan oso modu bitxian aurkeztu dute bere kurrikuluma. Calzadak eta Auzmendik, Blanca Urgell Kultura sailburuaren eta, zehatzago, Ramon Etxezarreta Hizkuntza Politikarako sailburuordearen taldean egingo dute lan. Erantzunak#2. Re: Igor Calzada HPSrasapi ¦ 2009-06-03 ¦ 20:40Euskaldun bat HPSn? Putxerazoaren Gobernu honen ildoa jarraituz, euskaraz ez dakien norbait aukeratuko nuke posturako, EITBn egin duten bezala. #4. Re: Igor Calzada HPSraxabier ¦ 2009-06-05 ¦ 13:40Zorionak, igor. Zorte handia lanpostu berrian. #5. Re: Igor Calzada HPSraMaite Goņi ¦ 2009-06-07 ¦ 10:51Pixka bat berandu bada ere, ZORIONAK Igor! Zorte on ibilbide berrian. ;-) #7. HABEko zuzendaria eta Etxezarretari elkarrizketaSustatu ¦ 2009-06-10 ¦ 10:19HPSko kargu izendatzeen inguruan, atzo jakin zen beste bat HABE erakundearen buru izateo, Eugenio Mugika. Bestalde, HPSko sailburuorde berriak, Ramon Etxezarreta sozialistak, lehen elkarrizketa Berria egunkariari eman dio: paperean agertu zen igandean, eta bideoa ere argitaratu dute. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoherri-administrazioak gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|