|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Inprimatu Rahaf Harfoush: Obamaren sareko kanpainako lezioak eta "ekaitz perfektua"© cc-by-sa Luistxo Fernandez ¦ 2009-06-03 ¦ 08:54 ¦ politikaRahaf Harfoush-ek atzo Donostian eman zuen hitzaldian Interneteko komunikazioaren aroko adibide zehatz batez jardun zuen: Barack Obamaren Interneteko kanpaina. Hortik haruntzago, lezio orokorrak ateratzeko, zailxeago agian, ze teknologia erabiltzen asmatu zuten, baina ez zen hori izan Interneten izan zuten arrakastaren faktore bakarra. Ekaitz perfektu baten zortea izan zutela onartu zuen hizlariak azkenean, eta niri horixe iruditu zitzaidan atzo azpimarragarrien agian. Harfoushek luze eta zabal azaldu zituen puntuetan, honako hauek azpimarratuko nituzke:
Azkenean galdera interesgarri bat egon zen, ea ikusten zuen hori erreplika zitekeen beste toki batzuetan, Espainian adibidez. Zuhur erantzun zuen hizlariak, eta agian egia handi bat esan zuen: ekaitz perfektua izan zutela Obamaren kanpainan, alegia, faktore askok bat egin zutela sareko operazio honek primeran funtziona zezan. Horietako bat izango zen agian, jende azkarra zirela eta ondo lan egin zutela, baina faktore politikoak ere argiak dira, hautagai zehatz bat, aldaketa gogoa, belaunaldi bat sare sozialetara eta politikara une berean sartu izana... Ekaitzaren osagarri horien nahasketatik dator arrakasta, eta hortaz, berriz beste toki batean berregiteko, ez da nahikoa izango teknologietan aditua izatea, nire ustez.
Internetzaleen topaguneBeste batzuetan bezala, ekitaldia Internetzale euskaldunen topagune izan zen. Twitter bidez zenbait lagun gauzak kontatzen egon ginen, eta Teketenek zuzeneko bideo emisioa ere egin zuen telefono mugikorrarekin indarra joan zitzaion arte. Kalitatez ez zen izan oso ona, kanpotik ikusi zuten batzuek esan didatenez, baina meritua izan zuen honek, zeren Argia aldizkariak ekitaldia grabatzeko baimena eskatu zuen euskaraz azpititulatuta sarean jartzeko asmoz, eta ez zioten baimen hori eman. Hizlari hobeak ikusi ditut, baina kontua komentatzen ondoren Internet-zale euskaldun batzuekin, lagun batek azpimarratu zidan 25 urte dituela neska horrek, eta adin horrekin, esperientzia hori eta gauzak azaltzeko gaitasun hori ez dugula ikusten unibertsitatetik irten direnengan. Kursaaleko aretoa beteta egon zen Donostian, 600 lagun inguru. Euskara gehien Rahaf Harfoush berari entzun zitzaion, euskaraz zein gaztelaniazko aldibereko itzulpena egon baitzen. Beste hiru lagun izan ziren hizlari, bertakoak, eta bik protokolozko agur ņimiņoa besterik ez zuten esan euskaraz, eta hirugarrenak, online komunikazioetarako Jaurlaritzako zuzendari berriak ezta hori ere, baina agian hau beste mezu baterako gaia izan daiteke. rahaf885.jpg 48KB (49364 byte) Erantzunak#1. Re: Rahaf Harfoush: Obamaren sareko kanpainako lezioak eta "ekaitz perfektua"Eneko ¦ 2009-06-03 ¦ 09:31Ezin joan eta Interneteko jarraipena tarteka egin nuen, ondo egon ziren bai twitter bidezko jarraipena eta bai Gorkaren zuzeneko emisioa. Emisioa ez zen kalitate izugarrizkoa, baina behintzat ideia bat hartzeko balio zuen. Zorionak. #2. Rahaf Harfoush: TB emanaldiaEneko ¦ 2009-07-17 ¦ 12:55Gaur ikusi dut ekitaldiaren bideo zatia igo dutela Gipuzkoa.tv-era. Hirugarren minututik aurrera edo, Rahaf Harfoush hizketan, euskarara itzulita, ikusteko hemen: Erantzun (klik zabaltzeko)ItxiFacebook bidez erantzun |
Albiste gehiagopolitika gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|