|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Cerys Matthews, ahots beroko Galesko musa© cc-by-sa Sustatu ¦ 2009-06-24 ¦ 08:24 ¦ musikaCerys Matthews, Galesko kantari interesgarri bat. Hona 2001. urtera arte bere talde izan zen Catatoniarekin egindako abesti eta bideo alai bat, San Juan egunerako modukoa. Galesko ikono bat izanik, tokatu behar zitzaion inoiz Tom Jones-ekin dueto bat egitea. Eta ez zitzaien batere gaizki atera zuzeneko honetakoa: Ez bakarrik galeseraz eta ingelesez, Cerys Matthewsek gaztelaniaz eta katalanez ere ba omen daki Wikipediak dioenez. Hona, galesezko folk kantu tradizional bat abesten. MySpaceko orri ofiziala hemen. Erantzunak#1. Re: Cerys Matthews, ahots beroko Galesko musaderzu ¦ 2009-06-24 ¦ 12:27catatoniak badu abestiren bat galeseraz, honako hau inglesez eta galestarrez: youtubeko komentarioak irakurtzea brutala da, ahoskaezina dirudi. haien artean "wenglish"ari buruzko gogoetak sumatzen dira, igartzen da han ere badutela asuntua hizkuntza nahasketekin... #2. Re: Cerys Matthews, ahots beroko Galesko musaMikel ¦ 2009-06-24 ¦ 12:49Catatoniaren nire abesti faboritoa da Road Rage. Eta bai, neska honek ahotsak badu zerbait. #3. Re: Cerys Matthews, ahots beroko Galesko musaLuistxo ¦ 2009-06-25 ¦ 09:30Derzu: Wenglish hori bitxia da benetan, baina ez gutxiago Oier Gorosabelek bere blogean idazten duen euskanglish tremendoa. Gaur Sustatuko portadara ekarri dugu azken mezu gastronomiko zoragarria. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagomusika gaia duten albiste gehiago Portadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|