|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Nola erabili Chromium Ubuntun, Googleren Chrome nabigatzailearen bertsio libre eta azkarra© cc-by Mikel Larreategi ¦ 2009-06-03 ¦ 07:37 ¦ informatikaGooglek irailean argitaratu zuen Chrome nabigatzaile berria. Windowserako bertsioa argitaratu zuen bakarrik, ordea, eta Chromium izeneko kode askeko nabigatzailean oinarritzen zela esan. Ubuntun instalatzeko aukeraren berri jakin, eta egin dut. Oso azkar dabilkit, eta ez du Firefox-ek beste memoria jaten.
Egia esan, aspalditik ez dut Windows erabiltzen, gauza jakin eta konkretu batzuetarako bakarrik darabilt, bai etxeko ordenagailuan eta baita eramangarrian ere, eta oso gutxitan erabiltzen dut Windows nabigatzeko. Hala ere, orain dela hilabete pare bat eramangarrian birtualizatuta daukadan Windows-ean Firefox nabigatzaileari hastea asko kostatzen zitzaiola-eta, Chrome deskargatzea erabaki nuen. Bere azkartasunak txunditu ninduen. Oso azkar irekitzen ditu webguneak, fitxa berriak, aukerak, ... Orain dela pare bat aste, Chromium proiektuaren webgunera sartu eta Linuxerako bertsiorik zuten begiratzen hasi nintzen eta baita aurkitu ere. Eguneroko konpilazioen emaitzak deskargatzeko aukera dago eta beraz, egun hartakoa jeitsi eta proba pare bat egin nituen. Gehiago inbestigatu eta eguneroko konpilazio horietatik, Ubunturako deb paketeak sortzen dituen proiektua ere aurkitu nuen Launchpad zerbitzuan. Gaur bertan instalatu ditut pakete horiek eta mezu hau nabigatzaile hori erabiliz idazten ari naiz. Oraindik gauza asko ditu egin gabe. Hobespenen leihoan ez dago ezer aukeratzerik, java eta flash pluginak ez dabiltza, ez dago gehigarriak instalatzerik, ... baina webguneak oso azkar irekitzen dira, fitxa berriak berehala irekitzen dira, eta onena: ez du Firefox-ek beste memoria jaten. Beraz, zuen Ubuntuan Chromium nabigatzailea instalatu nahi baduzue, jarraitu pausu hauek:
Ikusi hemen pantaila irudia. Probatu eta kontatu zure esperientzia! Jatorrizkoa: Creative Commons Aitortu, cc-by 3.0 Erral, periferiatik Chromium-Ubuntu.png 47KB (48128 byte) Erantzunak#1. Re: Nola erabili Chromium Linuxen, Googleren Chrome nabigatzailearen bertsio libre eta azkarraAitor ¦ 2009-06-03 ¦ 10:29Apa #2. Ubuntu, Linux, ...Mikel Larreategi ¦ 2009-06-03 ¦ 16:33Arrazoia duzu Aitor, artikulu originalean Ubuntu Errezetak gisa agertzen da nire artikulua. Sustatuko editore maltzurrak nire CC-BY lizentziaz aprobetxatuz ekarri du artikulua eta manipulatu egin du ;) Mikel #3. Re: Nola erabili Chromium Ubuntun, Googleren Chrome nabigatzailearen bertsio libre eta azkarraSustatu ¦ 2009-06-04 ¦ 09:29Zuzendu dugu, eskerrik asko oharra egiteagatik. #4. Re: Nola erabili Chromium Ubuntun, Googleren Chrome nabigatzailearen bertsio libre eta azkarraJulen ¦ 2009-06-21 ¦ 13:11Barkatu baina Chrome-ren arkitektura dela-eta (fitxa bakoitza prozesu bat), pentsatzekoa da memoria gehiago erabiliko duela. Horren adierazle, Slashdot-en agertu den neurketa . #5. Re: Nola erabili Chromium Ubuntun, Googleren Chrome nabigatzailearen bertsio libre eta azkarraasier ¦ 2010-06-22 ¦ 14:27Galdera bat, ba al dago chromium edo chromeren euskerazko bertsiorik? #6. Ez dago euskarazko itzulpenik...erral ¦ 2010-06-22 ¦ 15:50CSVko itzulpen fitxategien artean ez dago euskarari dagokion fitxategirik... Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagoPortadan orain
Pil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|