|
Itzuli orri nagusira Bidali hau Tweet Haserrea eta ezintasuna© cc-by-sa Marmol futbol taldea ¦ 2009-05-31 ¦ 08:24 ¦ bestelakoakOrain arteko isiltasunaren ondoren, eta behin prozedura judiziala hasita, ez dugu denbora gehiagoz isilik jarraitu nahi eta komunikabideetara eraman dugu honako injustizia hau, guretzat onartezina baita honelako tratua jasatea, eta gure duintasunaren eta eskubideen urraketa. “Aurtengo otsailaren 14an, Zarauzko gazte talde bat, 20 bat jokalari eta lagun, Astigarragara joan ginen futbol taldearen urteroko afaria ospatzera. Zarautza bueltatzeko autobusera gindoazela, goizeko 03:30ak aldera, udaltzain bikote batek adierazi zigun gutako batzuek mantel batzuk hartu zituztela jatetxe baten kanpoaldetik. Guk mantel horiek hartu izana onartu genuen eta une horretan bertan itzuli genizkien udaltzainei. Baina identifikatu gabe joaten utzi nahi ez zigutenez, haiei guztia umekeria izan zela ikustarazten saiatu ginen, zigorra saihestu nahian. Guk salaketa saihesteko ahaleginean, umekeria izan zela esanez jarraitzen genuen, eta udaltzainetako batek beharrezkotzat jo zuen ertzainei deitzea ordena pixka bat jartzeko. Erantzunak#1. Re: Haserrea eta ezintasunaizututa ¦ 2009-06-04 ¦ 10:35harrituta geratu naiz... animo mutilak eta ez etsi! #2. Re: Haserrea eta ezintasunaHijosdelangelgorria ¦ 2009-06-04 ¦ 12:28Entzunda neukan. Gertatu zenean Zarautzko batek kontatu zidan. Ea zortea duzuen. Oso ondo egin duzue publikoki salatzen. Animo. #3. Re: Haserrea eta ezintasunaAndriu ¦ 2009-06-04 ¦ 17:25Hobe zenuten hasieratik salatu hau guztia herriko jeltzaleei kasu egin baino. Espero dut zerbait lortzea zeren jasanezina da txapelgorriek duten inpunitatea jendea jipoitu eta ondoren gainera salaketa beraiek jartzen dute badakitelako horrela zaila izango dela kondenatuak izatea. Erantzun (klik zabaltzeko)Itxi |
Albiste gehiagobestelakoak gaia duten albiste gehiago
Portadan orainPil-pilean!Erantzun gehien izan dituzten albisteak
|